Finantzaziorako laguntzak

Industria Digitala

EIKT-ak txertatzeko laguntza

18.000 eurora arte

Onuradunak
Industri arloko enpresak eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako eta diseinu eta logistikako enpresak.

Helburua

Industria Digitala programaren helburua da Euskadiko industriarako industria- eta zerbitzu-enpresak bultzatzea, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua emanez, teknologia digital eta iraunkorrak ezarriz, merkatuan duten kokapena hobetzeko abantaila lehiakorrak garatu ahal izateko.

Zenbatekoa

18.000 €arte urtean enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatzeko eta/edo ezartzeko proiektuetarako.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

Diruz laguntzeko moduko jarduerak izango dira EIKTen diagnostiko proiektuak edota EIKTak ezartzeko proiektuak:

    1. Enpresa barruko Informazio Sistemak Cloud zerbitzuetara migratzeko proiektuak.
    2. Sentsorika, SCAD, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, BIGDATA eta Blockchain.
    3. Errealitate birtuala, handitua, mistoa eta ikusmen artifiziala.
    4. Smart Factory. Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.
    5. Fabrikazio gehigarria: ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, laguntza emateko hasierako ideiatik eta diseinutik produkzioraino.
    6. Gamifikazioa. Aholkularitzako proiektuak, zeintzuen helburua baita jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta konprometitzeko.
    7. Merkataritza elektronikoa: Erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer).
    8. Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.
    9. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).
    10. Telelana: tresna kolaboratiboak, enpresako sistema eta aktiboetarako urruneko sarbideak, negozioaren jarraipena.

Eskatzeko epea

Irekita  2022/11/7ra arte

Araudia

https://www.spri.eus/laguntzak/industria-digitala/

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea

spri logo

Zer bilatzen duzu?