BIC Araba funtsezkoa izan da BCARE abiarazteko, eta eman izan diguten laguntza ekonomikoa zein aholkularitzazkoa katalizatzailea izan da gure sendotze-prozesuan. Zeharo eskerturik gaude BIC Arabak gure proiektuan jarritako konfiantzagatik eta gure ekimena hasiera-hasieratik laguntzeagatik.

Soraya Romo - Bcare
Soraya Romo
Bcare

i+Med enpresaren ibilbidea eta hazkundea lotuta dago BIC Arabako gure egonaldiari. Ingurune pribilegiatu batean espazio eta azpiegitura batzuetarako aukera izateak erraztu egin digu enpresa modura garatzea. Ezin aipatu gabe utzi BIC Arabako taldeak ematen digun laguntza eta konpainia i+g deialdiei eta proiektu berriei heltzerakoan. Horren guztiaren batura i+Med-en egunerokoan islatzen da, eta gure enpresa-proiektuari etorkizuneko bermeaz heltzeko aukera ematen digu.

Manu Muñoz - i+Med
Manu Muñoz
i+Med

Meteo for Energy-rentzat gakoa izan da Bic Araban egotea, eta Europako proiektuetan sartzeko aukera eman digu.Laguntza handia jaso izan dugu BIC Arabaren aldetik diru-laguntzak jasotzeko eta azelerazio programetan parte hartzeko. Startup batentzat, izan ere, finantzazio-bide garrantzitsuak dira horiek. BIC Arabako taldearen hurbiltasunak, etengabeko laguntzak eta eskuragarritasunak erraztu eta lagundu egiten du ekintzailetzak dakartzan arazo guztiak gainditzen.

Amaia Acha-Orbea - Meteo for energy
Amaia Acha-Orbea
Meteo for Energy

Vending Modular sortu zenean bakarrik nengoen. Aita ezkongabea nintzen. Neure eskuetan nuen, begiratzen nion eta ez nekien zer egin. Inork ez zidan erakutsi aita ekintzaile bat izaten. Zorionez, BIC Arabako giza taldearen eta instalazioen laguntza jaso izan nuen ziurgabetasunez betetakoak alabaina zirraragarriak ere baziren une horietan. Egun, “neskatilak” 12 urte ditu dagoeneko eta 13 pertsona gaude haren hazteari emanik. Nire esker ona BICi lehen zaintza haiengatik.

Alberto Gonzalez de Zarate - Vending Modular
Alberto González de Zárate
Vending Modular

Ditrel-i emandako laguntza ekonomikoa funtsezkoa izan zen itsasoko energiaren nazioarteko merkatura jauzi egiteko. Baina, zenbakiez harago, gogoan iltzaturik ditut Maitanerekin eta Davidekin gure proiektuari buruz izandako elkarrizketak, bai hasieran aurkezterakoan bai ondoko hilabeteetan. 2019. eta 2020. urteetan jasotako laguntza hurbilekoa eta pertsonalizatua izan zen, eta nabarmena zen gure proiektuak aurrera egin zezan jartzen zuten interesa. Euren zeharkako ikuspegiari esker, merkataritza-jarduerarako beste ikuspegi bat eskaini ziguten, gurea bezalako enpresa txikietan oso beharrezko dena.

Ibon Larrea - Ditrel
Ibon Larrea
Ditrel

Harro eta pozik eman genituen enpresaren lehen urratsak BIC Araban 2009 eta 2014 urteen artean. Araban teknologiaren edo berrikuntzaren arloko ekintzailetza-ekimen bati ekin nahi dion orori zera aholkatzen diot: lehenengo eta behin BIC Araba bisita dezala. Inolako zalantzarik gabe. Bertan, orientazioa, laguntza, informazioa eta prestakuntza jasoko ditu, eta zuzeneko lotura izango du I+G+b eta berrikuntzaren euskal sistemarekin. Horrez gain, bete-betean sartuko da Arabako Parke Teknologikoan nagusi den tokiko ekosistema berritzailean. Hori guztia giro eder batean murgilduta, non ekitaldi, afari eta pintxo-jate ugari egiten diren beste ekintzaile, inbertitzaile, enpresa eta erakunde batzuk ezagutzeko.

Javier García-Optimitive
Javier García
Optimitive

Askatasun mentala. Proiektu bat esku artean duzunean, amaigabeak eta askotarikoak izan ohi dira burutu beharrean zaren egitekoak. Alabaina, horren zati handi batean BIC Arabak laguntzen die hemen kokaturik garen enpresoi, izugarri lagundu ere. BICen taldeari esker, beti jakinaren gainean gaude gure jardueraren mesederako/eraginerako diren laguntza, lehiaketa eta mota guztietako komunikazioetan. Instalazioak ere egoera ezin hobean zaintzen dira, eta geureaz besterik ez dugu arduratu beharrik izaten. Bere egitekoa ezinbestekoa da enpresak sortzeko ekosistemarentzat!

Mario Alonso - Andromeda moto
Mario Alonso
Andromeda moto

Duela 10 urte baino gehiago hasi ginen gu BICen (CEIA zen orduan), eta familiakoak izaten jarraitzen dugu oraindik ere. Laguntzen dizun eta ate asko irekitzen dizkizun talde bikaina da. Milesker!

Angel Villa - on4u
Ángel Villa
on4u

BIC Arabatik euren laguntza eta eskarmentu osoa eskaini ziguten orduko gure ideia haiek egiazki azaleratu eta benetako proiektu batean gauzatzeko. Bulkada hura gabe, nekez lortuko genuen iritsi garen lekura heltzea.

Iker Ordono - Arkikus
Iker Ordoño
Arkikus

2021eko urtarril honetan urtebete egingo dugu osasun-produktuen eta makineriaren CE markaketan espezializatutako gure deviCe sistemas aholkularitzarekin BIC Araban. Oso esperientzia ona ari da izaten, lankidetzan aritu gaitezken enpresa asko ezagutzeko aukera eman digulako. Horiei esker, proiektu oso interesgarriak sortu zaizkigu. BIC Araba kudeatzen duen taldea beti dago laguntzeko, ezin hobeto ezagutzen ditu enpresa bakoitzaren beharrak eta BIC osatzen dugun guztion arteko elkarketa eta lankidetza bultzatzen du. Etorkizun profesionaleko proiektu bati hasiera emateko toki aproposa da, zalantzarik gabe.

Eider Fortea - Device
Eider Fortea
DeviCE

Eskerrekotasunez beterik gaude BIC Arabako taldearen laguntza eta eskuzabaltasunezko jarreragatik. Lagundu egin digute Chubby Apps enpresan eman izan dugun urrats bakoitzean.

Patricia Bedoya - ChubbyApps
Patricia Bedoya
ChubbyApps

“Atzerritarra” izanagatik, BICen etxekoa naizela sentiarazten naute. Lehen egunetik nabaritu nuen euren interesa Miñaon enpresa bat sor nezan, eta enpresari gisa arrakasta lortzeko benetako laguntza eskaini izan didate. Erraztasun ekonomikoek, bertako pertsona zintzoek, aholkularitza teknikoak eta, zer esanik ez, bertako ikuspegiak ekintzaile bezala berriro errepikatuko nukeen toki egiten dute BIC.

Nacho Melon - Yada
Nacho Melón
Yada

Funtsezko laguntza izan dira proiektua eurekin abiarazi genuenetik, esperientziak eta ezagutzak partekatuta. Noiznahi jaso izan dugu laguntza enpresa gisa hazten joateko.

Miren Goñi e Iván M.Fdez. de Leceta - Kaibot
Miren Goñi e Iván M. Fdez. de Leceta
Kaibot

Asmatu egin dugu bulegoa BICen izatean. Beste startup batzuekin den lankidetza giroaz gain, eskerturik gaude BIC Arabako taldearen hurbiltasun eta engaiamenduari. Bere laguntza, uste genuen baino gehiago emanez beti, gakoa izan da abentura honekin aurrera jarraitu ahal izateko. Milesker!

Alex Anda - Inalia
Alex Anda
Inalia

Ikerketa-zentroa garen aldetik gure helburuetako bat da inguruan aberastasuna sortzea teknologi oinarriko enpresak sortuz. Ildo horretan, BIC Arabaren babesa ezinbestekoa izan da gure BCARE pin-offa sortzeko. BIC Arabaren taldearekin etorkizuneko enpresak sortzeko lankidetzan jarraitzea espero dugu.

Nuria Gisbert - CIC Energigune
Nuria Gisbert
CIC Energigune

BIC Arabatik zerbait nabarmentzen hasiz gero, bertako taldeak ematen digun laguntza itzela nabarmenduko nuke, dituzten instalazio bikainez gain. Laguntza handia dira, benetan, gure jarduerarentzat. Hura gabe askoz zailago genuke gure helburuak lortzea. Hori esanik, azpimarratu nahi nuke ematen diguten laguntza arlo profesionalean nola pertsonalean ematen digutela, babesa eskainiz guztiok igarotzen ditugun ziurgabetasunezko unetan, batik bat jarduera hasieran. Beste aldetik, BICeko taldearen laguntzaz gain garrantzitsua da ere beste ekintzaile batzuez inguraturik egotea, sinergiak sortu daitezke-eta horiekin. Gainera, “Berdinen” artean geure bizipenak partekatu ahal izatea oso aberasgarria da.

Borja Balparda - Data Value Management
Borja Balparda
Data Value Management

BIC Araba ekintzaile gisa lehen urratsak eman nituen “etxea” baino askoz gehiago da. Bere taldearen hurbiltasunak eta engaiamenduak neure enpresa-proiektua garatzeko seguru sentiarazi nauen “etxe” bilakatu da.

Sergio González - Innobide
Sergio González
Innobide

Maitasun handiz gogoratzen dut ekintzaile hasiberria nintzela BIC Araban igaro nuen garaia. BIC Araba osatzen duten pertsona guztiek eskainitako laguntza ezin ordainduzkoa da. Eta arazo berberei heltzerakoan han suertatzen diren gainerako ekintzaileekin sortzen den adiskidetasuna betirako izaten da.

Fernando Alava - PixyBit
Fernando Álava
PixyBit

BIC Arabak duen onena bere profesional taldea da. Ezin hobeto ezagutzen dute enpresa-proiektu bat abiarazteak zer esan nahi duen eta proiektuak egiten ditugunok eta enpresen inguruko giroak nolako beharrak dituzten. Enpresa sortu genuenetik beti egon dira laguntzeko prest, gauzak erraztearren, informazioa, kontaktuak eta babesa geure eskura jarriz.

Alberto Delgado Veltium
Alberto Delgado
Veltium

Gu BIC Araban hazi izan gara, bai maila pertsonalean bai profesionalean, egun garena izatera iristeko: pertsona hobeak eta ekintzaileak. BIC Arabari eta bere giza taldeari esker, egun ahal den inbertsiorik onena egin izan ahal dugu: proiektu teknologiko berritzaile eta ikertzaile bat sortzea.

Eriz Zarate - Zarate-Mateo Algorithmic Systems
Eriz Zárate
Zarate-Mateo Algorithmic Systems

Gure enpresarentzat, BIC Araba laguntza oso garrantzitsua izan zen hasieretan, eta halaxe jarraitzen du izaten 5 urte geroago ere. Estimu handitan dugu eurengandik jasotako tratu zeharo profesionala, eta beti guri informazioa emateko adi egotea, eragin diezagukeen edo gure interesekoa izan daitekeen guztian egunean egon gaitezen.

Guillermo Guinea de Salas - Guardian Packaging Solutions
Guillermo Guinea de Salas
Guardian Packaging Solutions

Hasi lehen ideiatik eta inbertsio garairaino, beti eman didate laguntza. Euren laguntzarik gabe ezinezkoa zitzaidakeen neure enpresa sortzea. BIC Arabako instalazioetan ekintzaileez inguraturik egoteak egunez egun hazten joaten laguntzen dit.

Naia Espinosa - Dryfing
Naia Espinosa
Dryfing

BIC Araba gabe ez genuen ekintzailetzarik burutuko Gasteizen. Atzerrian geratu izango ginen. BICek emandako laguntzari esker, aurrera atera ditugu errobotikako 3 startup, eta 100 lanpostu sortu izan ditugu horien bidez azken urte hauetan, gehienak geure eskualdekoak. Suitzatik (Acutronic), Japoniatik (Sony), Estatu Batuetatik (DARPA) edo Telefonicatik bertatik kapitala erakarrita, BICen lan “biderkatzailea” erabakigarria da eskualdearen garapen ekonomiko eta teknologikorako.

Víctor Mayoral - Alias Robotics
Víctor Mayoral
Alias Robotics

Bic Arabako taldea izan zen lehena gure proiektua babesten, eurak gabe nekez abiarazi ahal izango genuen. Eurek guztiek arlo profesionalean emandako laguntza baina, batez ere, arlo pertsonalean eskainitako hurbiltasuna nahitaezkoak izan ziren lehen etapa horretan.

Zuriñe Abarrategui - Stansol
Zuriñe Abarrategui
Stansol

Baigene-ri bere lehen etapetan eta, are, orain ere, 7 urte geroago, BIC Arabak eman izan dion euskarria eta laguntza funtsezkoa izan da eta jarraitzen du izaten Baigeneren zerbitzuek aurrera egiteko eta hobetzeko. Ez bakarrik aholkularitza ematen duten langileen aldetiko ezagutzagatik, baita proiektuan engaiatzen diren moduagatik eta taldearen giza kalitateagatik ere.

David Celorrio - Baigene
David Celorrio
Baigene

Enpresa bat sortzera zoazenean ahal duzun laguntza guztia behar izaten duzu, eta BIC Arabako taldeak emango dizu hori. Gu ez ginateke izango eman izan ziguten laguntzarik gabe, eta ziur nago gauza bera gerta zaiela beste hainbat eta hainbat enpresari ere. Proiektu bat hastear den edonori gomendatuko nioke eurekin geratzeko kafe bat hartzera, bost axola zenbat esperientzia duzun, ziur merezi izango duela.

Gorka Puente, Ronin Pixels
Gorka Puente
Ronin Pixels

BIC Arabaren lana eta taldea bi hitzetan azaldu behar banu, hauexek aukeratuko nituzke: ATEAK ZABALIK. Ez dituzte soilik ganoraz betetzen BIC gisa dituzten eginkizunak, ekintzaileen beharrei entzuten eta erantzuten ere ahalegintzen dira, euren artean networking-a sustatuz eta inguruan benetako komunitate bat sortuz. Eskerrik asko, guztiagatik.

Josetxu Silgo - Metxa, Youkast
Josetxu Silva
Metxa, YouKast