2020, Iraila 24

“Mizar eta Karten ez lirateke horrela izango BIC Araba-rik gabe”

Hazi egin dira, eta haurrek, haztean, etxea uzten dute. Hain zuzen ere, horixe gertatu da Karten Space eta Mizar enpresekin. Biak Alcor Taldekoak dira, eta duela gutxi utzi dute BIC Araba, ibilbide garrantzitsu baten ostean. Ibilbide horretan, enpresa-proiektu gisa sendotu dira, eta profesionalek esperientzia eskuratu dute. Bestalde, erreferente bihurtu dira merkatuan.

Alcor Taldeko presidentea den Gaizka Grajales-ek hauxe adierazi du; «Hau ezin izango zitekeen lortu Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren, SPRIren, Arabako Teknologia Parkearen eta, batez ere, BIC Arabaren laguntzarik gabe. Izan ere, gugan sinetsi zuten, eta behar genuen guztiarekin lagundu, eta babestu gintuzten».

Hemendik aurrera, baina orain arte BIC Araban ikasi duten guztiaren ikuspegia galdu gabe, fabrikazio gehigarrian erreferentzia den Mizar enpresak eta nanosateliteen Karten Space konpainiak bidaiari ekingo diote, baina, dena den, ondo dakite “etxekoen” (BIC Araba) babesa behar izanez gero, laguntzeko prest izango dituztela.

PARTEKATU