2016, Iraila 19

Indiako enpresa batek 1,2 milioiko inbertsioa egin du Optimitive euskal startup-ean

Konpainia arabarrak aitzindari izan nahi du 4.0 industriarentzako denbora errealeko energia adimenduneko eraginkortasun-teknologien merkatuan.

Optimitive startup arabarrak 1,2 milioiko kapital inbertsio bat lortu du Indiako Enzen Global-engandik, alegia, energiaren, uraren eta ingurumen arloko konponbideen sektoreetan liderra den enpresa batengandik. Optmitivek energia eraginkortasun eta mantenimendu prediktibozko zerbitzuak ematen dizkie fabrikei, eta, horrez gain, konponbideak eskaintzen ditu prozesu industrialak dinamikoki optimizatzeko denbora errealean (Optibat). Optibat energia aurreztailea prozesu industrialeko sistemetara konektatzen da eta behar diren egokitzapenak egiten ditu aldatzen diren baldintzei (lehengaia, atmosfera edo produkzio mota) erantzuteko, ahalik eta eraginkortasun handiena lortuz produkzioa edo kalitatea sakrifikatu gabe.

Optimitivek aitzindari izan nahi du 4.0 industriarako denbora errealeko energia adimenduneko eraginkortasun-teknologien merkatuan. Eskuratu duen kapitala eta Enzen enpresarekin lortu duen aliantza urrats handiak izan dira Optimitiverentzat helmuga horretara iristeko, bazkide berriaren bitartez posible izango baitu lau kontinentetara iristea. Bestalde, Enzen enpresak areago indartuko du merkatu berri eta zaharretarako daukan energia-eraginkortasun arloko eskaintza, Optimitive konponbideak bere produktu-zorroan sartuta.

“Aurreikusten dugun etorkizunean kontrol industrialek laguntza sistema adimenduna izango dute. Gure Optibat produktua mota horretako lehena eta onena izatea nahi dugu, eta estandar bat ezartzea bere merkatu-gunean”, dio Javier A. Garcíak, Optimitive enpresako fundatzaile eta zuzendari nagusiak, adimen artifizialaren aplikazio praktikoaren zale sutsua, bera.

Optimive enpresari buruz

Optimitive enpresak goi-mailako teknologia, datu multzo handiak, eraginkortasun zerbitzuak eta energia aurrezteko aukera eskaintzen dizkie prozesuko industriei. Posible egiten die bere bezeroei jadanik baduten kontrola eta optimizazio teknologiak osatzea konponbideetan oinarritutako Adimen Artifizial propio batekin.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU