Otsaila 23, 2021

I+Med-ek bere teknologia berria atera du: Adaptek Technology

I+Med zientzialarien kooperatiba bat da, nanohidrogel adimendunak garatzen eta sektore farmasanitarioan printzipio aktiboak modu kontrolatuan askatzen aditua.

Urteetan ikertzen aritu ondoren, Adaptek Technology  aurkeztu dute 4 patentek babestutako zeharkako teknologia, balio erantsi handiko soluzioak sortzeko aukera ematen duena, bezero bakoitzaren beharretara egokituta.

I+Med-en adituak dira enpresentzako soluzio biomediko berritzaileen garapen pertsonalizatuan. I+Gko kanpoko sail gisa aurkezten dira proiektu teknologikoetan garapen integralak behar dituzten konpainientzat, formulaziotik merkaturatzeraino.

Gainera, Know-how hau AdaptMeden garapenean aplikatu dute , zehazki nazioartean merkaturatzen duten berezko produktu sorta batean. Artikulazio barruko injektagarrietatik hasi eta azido hialuronikoaren eta ektoinaren tanta oftalmikoetaraino.

PARTEKATU