explorer2021
2021, Urtarrila 27

Hasi da Explorer Araba 2021

Gaur, Urtarrilak 27, “Irtenbideak dituzten Gazteak” izeneko Explorer programaren bederatzigarren edizioa hasi da Araban. Programa horren bidez, munduan inpaktu positiboa eragiteko gogotsu dauden 18 eta 31 urte arteko gazteen aurrerapena suspertuko da.

CISEk (Centro Internacional Santander Emprendimiento – Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa) sustatutako ekimen hori Espainiako beste berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da aldi berean eta, hain zuzen ere, zentro horietako bat da Arabako Parke Teknologikoan dagoen BIC Arabaren instalazioetan kokatutakoa (SPRIren babesa jasotzen duena).

Edizio honetan, 18 pertsonek 14 proiektu ekintzaile zuzenduko dituzte, zeinen negozio-ideiak 2030eko garapen jasangarrirako helburuak lortzeko baliagarriak izango diren. Hamalau proiektuak hainbat gairi lotuta daude, hala nola elikadura, marketin digitala, hondakinen kudeaketa, logistika, legaltech, mugikortasuna eta gizarte-kohesiorako espazioak.

Hiru hilabetez BIC Arabako eta Deustuko Unibertsitateko teknikari profesionalen tutoretzapean egongo dira, haien negozio-plana gauzatu ahal izan dezaten. Era berean, marketin, lidergo edo finantza arloko adituek emandako prestakuntzak eskuratuko dituzte. Aipatzekoa da, gainera, ekimen bakoitzari Arabako SECOTeko aholkulari bat esleituko zaiola. Aholkulari horrek ibilbide osoan lagunduko die eta aholkuak emango dizkie.

Prestakuntzaren ondoren, dinamika guztiak osatu dituzten proiektuek Explorer programan parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute, eta Europako eta Amerikako gazte berritzaileen komunitate globalaren parte izango dira. Ez hori bakarrik, Explorer Space bakoitzaren proiektu finalistak Explorer Trip-en onura lortuko du: 2021eko udan Lisboako berrikuntza-hub batean astebeteko bidaia egiteko urperatze-esperientzia intentsiboa eta prestakuntza.

Bestalde, Arabako lehen 3 sailkatuek 6 hilabetez izango dute doako gune bat BIC Arabako instalazioetan, eta aholkularitza espezializatua ere izango dute beren proiektuek eboluzionatzen jarrai dezaten.

PARTEKATU