Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Innoekin Tailerra: Bezeroen bilaketa aktiboa IAGrekin

BIC Araba

Prestakuntza hau ekintzaileei eta Generatiboa den Adimen Artifizialeko (IAA) tresnak erabiliz beren produktuen salmentan hasi nahi duten startup-ei zuzenduta dago. Bereziki egokia da negozioaren hasierako faseetan daudenentzat eta bezero potentzialengana iristeko prospekzio-estrategia eraginkorrak garatu nahi dituztenentzat. Parte-hartzaileek ikasiko dute nola pertsonalizatu beren interakzioak eta LinkedInen errepikakorrak diren zereginak automatizatu, denbora eta baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz salmentak ixteari eta enpresa hazteari arreta jartzeko. Ekintzaileei eta startup-taldeei bereziki diseinatutako tailer intentsiboa da, adimen artifizialaren edo LinkedInen [...]

INIZIA Jardunaldia: Ekonomia zirkularrari buruz

UPV | EHU Inizia

Jardunaldi honen helburua ekonomia zirkularraren kontzeptuaren berri ematea da. Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (BIC ARABA) eta ekintzailetza bultzatzeko UPV/EHUren Arabako Campusak bultzatutako INIZIA programaren barruan dago. Gainera, Sailaren (Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa) eta Gasteizko Udaleko Hiri, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumen Ereduaren Sailaren laguntza du. Programa Lehen zatia: Ekonomia zirkularrean ekitea eta barneratzea: adibide inspiratzaileak. Bigarren zatia: Campus zirkularra eta herritarrak aktibatzeko proiektuak eta baliabideak, baliabide naturalak gehiago errespetatzen dituen kontsumo-eredu baterako. Denda [...]

Inizia Ekin tailerra 2025

UPV | EHU Inizia

INIZIA EKIN INIZIA Arabacampusek antolatutako ekintzailetza tailerra da, eta unibertsitateko kideei (ikasleak, tituludunak, irakasleak, ikertzaileak, etab.) ekiteko funtsezko trebetasunak modu praktikoan hurbiltzea du helburu, ekitea zeharkako konpetentzia gisa ulertuta. INIZIA EKIN tailerrean taldeko saioak eta banakako tutoretzak batzen dira, proiektuak sortzeko eta horiei buruz hausnartzeko prozesua sostengatzen duen metodologia baten bidez ekintzailetzari lotutako gaitasunak garatzeko. Horri esker, enpresa zer den ezagut daiteke, beste ekintzaile batzuekin ideien garapena partekatu eta beste ekintzaile batzuk zuzenean ezagut [...]

Innoekin: I+G eta berrikuntzako zerga-kenkariak eta 64 bis arabar startupentzat

BIC Araba

PROGRAMA 10:00 - 10:30h: ONDORIO FISKALETARAKO KALIFIKAZIO-TXOSTEN TEKNIKOAK Irati Bizkarguenaga, SPRIko teknikariaren eskutik. Kalifikazio Txosten Teknikoak Emateko Zerbitzuak aukera ematen die enpresei, kosturik gabe, foru ogasunentzako lotesleak diren txostenak lortzeko, I+Gko eta berrikuntzako jarduera ziurtatzen dutenak, segurtasun juridiko osoz zerga kenkari posiblea egiaztatuz. 10:30 - 11:00: 64BIS, Amaia Legorburu adituaren eskutik (Lawesome). Programa hauinteresgarria da hazteko finantzaketa behar duten eta fiskalki kengarriak izan daitezkeen I+G+b gastuak dituzten enpresentzat. 11:00 - 11:30: Galderak & Kafea Lekua: Arabako BICeko 116. aretoa. Plaza [...]

BME Growth aurkezpena

BIC Araba

Jardunaldi informatibo hau BME Growth-ek aurkeztuko du, hazkunde-prozesuan dauden ETEei kapitalezko merkatuetara sartzeko aukera ematen dien plataforma. BME Growth sektore orotako enpresentzat zuzendutako merkatua da, nahiz eta presentzia handiagoa izan teknologia, bioteknologia eta osasuna, ingeniaritza, telekomunikazioak eta berriztagarrien arloetan diharduten konpainiek. Horrez gain, BME Scaleup ere ezagutzeko aukera izango dugu, malguagoa den segmentu berri bat, arau eta kostu egokituak dituena gazteagoak diren, garapen goiztiarreko fasean dauden, baina negozio-eredu frogatu eta eskalagarriak dituzten edozein sektoretako enpresentzat. Merkatu horietara [...]

Games Academy: GODOT hastapen tailerra

EUNEIZ La Biosfera Ibilbidea, 6, Vitoria-Gasteiz, Álava

Gaur egun, Godot da bideo-jokoen motorren artean gehien hazten den kode irekiko alternatiba. Horrela sortu dira Buckshot Roulette, The Case of the Golden Idol edo Until Then bezalako izenburu ezagunak. Erabilerraza eta askea denez, 2Dko edo 3Dko joko bat garatu nahi duen edozein erabiltzailek erraz erabil dezake. Tailer honetan Godot-i buruzko sarrera bat egingo dugu eta 2Dko titulu sinple bat sortzeko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu. Irakaslea: Juan Manuel Pichardo-k 15 urte baino gehiagoko esperientzia [...]

BAGARE 2026

BIC Araba

Abiarazi dugu BAGARE, BIC Arabaren programa berria, Arabako enpresa sortzaileak bultzatzeko. Zure startup-a martxan baduzu edo zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzen ari bazara, eta Arabako Ekintzaile programaren onuraduna bazara, programa hau zu laguntzeko diseinatuta dago: pauso sendoak emateko, erabaki hobeak hartzeko eta segurtasunez aurrera egiteko. Zer da BAGARE? BAGARE BIC Arabak sortutako programa berria da, Arabako enpresa sortzaileak bultzatzen ari diren pertsonen kudeaketa-, lidergo- eta ikuspegi estrategikoko gaitasunak indartzeko. Ibilbide praktiko eta exekutiboa da, proiektu [...]