INIZIA EKIN INIZIA Arabacampusek antolatutako ekintzailetza tailerra da, eta unibertsitateko kideei (ikasleak, tituludunak, irakasleak, ikertzaileak, etab.) ekiteko funtsezko trebetasunak modu praktikoan hurbiltzea du helburu, ekitea zeharkako konpetentzia gisa ulertuta.
INIZIA EKIN tailerrean taldeko saioak eta banakako tutoretzak batzen dira, proiektuak sortzeko eta horiei buruz hausnartzeko prozesua sostengatzen duen metodologia baten bidez ekintzailetzari lotutako gaitasunak garatzeko. Horri esker, enpresa zer den ezagut daiteke, beste ekintzaile batzuekin ideien garapena partekatu eta beste ekintzaile batzuk zuzenean ezagut daitezke. Tutoretzetan ideien garapena lantzen da, negozio ideia bat garatzeko prozesuan laguntzen eta gidatzen duen tutore profesional baten banakako laguntzari esker.
Programa
- Azaroak 11: Negozio-ideia baten POTENTZIALA NOLA BALORATU
- Azaroak 13: Nire enpresa marrazten:Nire enpresa marrazten: enpresako JARDUEREN IDENTIFIKAZIOA ETA AZTERKETA
- Azaroak 18: Nire negozioa merkatuan KOKATZEKO ESTRATEGIA
- Azaroak 20:Enpresaren LEGE-INGURUNEA ezagutzea eta ekintzailearentzat dakartzan BETEBEHARRAK
- Azaroak 25: BALORAZIO EKONOMIKOA
- Abenduak 11: KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA eta aurkezpen-pitcha
Izen-emateak: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScQ_y-z0RUMk63m3y1t7WDfzMcMusMdGoV1Iu4BHfVFgQE42w/viewform








