Inizia Ekin tailerra 2025
UPV | EHU IniziaINIZIA EKIN INIZIA Arabacampusek antolatutako ekintzailetza tailerra da, eta unibertsitateko kideei (ikasleak, tituludunak, irakasleak, ikertzaileak, etab.) ekiteko funtsezko trebetasunak modu praktikoan hurbiltzea du helburu, ekitea zeharkako konpetentzia gisa ulertuta. INIZIA EKIN tailerrean taldeko saioak eta banakako tutoretzak batzen dira, proiektuak sortzeko eta horiei buruz hausnartzeko prozesua sostengatzen duen metodologia baten bidez ekintzailetzari lotutako gaitasunak garatzeko. Horri esker, enpresa zer den ezagut daiteke, beste ekintzaile batzuekin ideien garapena partekatu eta beste ekintzaile batzuk zuzenean ezagut [...]






