Finantzaziorako laguntzak

Zibersegurtasun Industriala

Itxita

Zibersegurtasun industriala bultzatzeko laguntzak

23.000 eurora arte

Onuradunak
Industria-enpresak eta zerbitzu teknikoen, diseinuaren eta logistikaren enpresak, industria-produktuari eta -prozesuari lotutakoak.

Helburua

Industria adimendunerako eraldaketak eta horrek dakarren konektibitateak erakusten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetiko mota desberdinen aurrean, eta mehatxu horien aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.

Euskadiko industria-sektorearen zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, Industria Zibersegurtasuna Programak itzuli beharrik gabeko 23.000 €-ko diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko.

Zenbatekoa

23.000 euro arte, ekitaldian diruz laguntzeko moduko jarduera bat edo gehiago egiteko.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

Onuradunak

  • Programa honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industria-produktuari eta -prozesuari lotutako industria-enpresek eta zerbitzu teknikoen, diseinuaren eta logistikaren arloko enpresek.
  • Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industria-taldeetako enpresa nagusiak ere sartu ahal izango dira, hala eskatzen badute, baldin eta, oro har, aurreko paragrafoko ezaugarriak betetzen badituzte, haien egoera ekonomiko finkatua kontuan hartuta.

Eskatzeko epea

Itxita (Irekita 2025/11/24ra arte)

Araudia

https://www.spri.eus/laguntzak/zibersegurtasun-industriala/

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea

spri logo