2012, Urtarrila 24

Angel Villa eta Raquel Caballero egon dira azken aste hauetan Arabako Yuzz gunean.

Arabako Yuzz gunea etengabeko aldaketan dago, pasaden astean Angel Villarekin egon ginen. Bera gazte ekintzaile bat da, ilusioz beterikoa eta arlo honetan zergatik eta nola hasi zen kontatu zigun. Gaur egun ON4U enpresan egiten diharduena azaldu eta etorkizunerako nahiak aitortu zizkigun. Gainera, Yuzzeko partaideak galderak egiteko aukera izan zuten, arratsalde interesgarri eta bitxikeriz beterikoa bilakatuz.

Eta atzo, Urtarrilak 24, Raquel Caballero izan genuen gure ondoan, adimen emozionalean jakituna. Berarekin resilientzia zer den ikasi genuen, gure sentimenduak eta emozioak nola ezagutu behar ditugun, momentu txarretan nola jarraitu behar dugun aurrera eta honek zein garrantzia duen bai enpresa munduan bai bizitzako beste arloetan ere pentsatzeari ekin genion.

Beraz, ikusi daitekeen moduan, Yuzz gunean etengabe gaude gauza berriak ezagutzen eta guztion laguntzarekin ikaste prozesu etengabe bat bizitzen.

PARTEKATU