david

About david

This author has not yet filled in any details.
So far david has created 80 blog entries.

Fiware Finodex-en azken fasean aukeratu dituzten 10 proiektu onenetako bat da Meteo for Energy

2016-02-09T21:22:10+00:00 28 urria 2015|

Meteo for Energyk parte hartzen du Fiware Finodex-en, hots, Open Datan oinarritutako IKT proiektuen Europar bizkortzailean. Meto for Energy start up plataforma berritzaile bat garatzen ari da mundu mailan denbora errealean meteorologia iragarpenak 3 dimentsiotan emateko. Azken teknologiak erabilita, enpresak proiektu zail hori egin ahal izan du, eta ahalik eta iragarpen intuitiboagoak eta errealistagoak egitea da. Datu irekietan eta FIWARE teknologietan oinarritutako ETEren eta ekintzaileen proiektuei laguntzearren Europar Batasunak finantzatzen [...]

Mizar Additive Manufacturing ISO 13485arekin (Osasun Produktua) ziurtatuta

2016-02-09T21:22:10+00:00 2 urria 2015|

MIZAR Additive Manufacturing , SLU , neurrira sortutako Osasun Produktuen ISO 13485 ziurtapena lortu du, Bureau Veritas-en eskutik. Agiri hau, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak baimendutako osasun tresnen fabrikatzailearen baimena eta gure ISO 9001:2008 ziurtagiriari gehitzen da.

CEIAk eta UPV/EHUk ekintzailetza sustatzeko konpromisoa sinatu dute

2017-03-17T19:52:50+00:00 15 iraila 2015|

Inizia Arabacampus programaren bidez, Arabako Campusean teknologia-oinarriko enpresen sorrerari lagunduko diote Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko erretoreorde Javier Garaizarrek, eta Arabako Eraberrikuntza Industrialdeko, CEIAko presidente Aitor Urzelaik, gaur erakunde biren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute ekintzailetza sustatzearren. Lankidetzarako Esparru-Hitzarmen hau sinatuta, pertsona ekintzaileak sustatzeko, aholkatzeko eta laguntzako ekintzak garatzeko baldintzak eta oinarriak finkatuko dira, baita Arabako Campusean oinarri teknologikoko enpresen sorrerako baldintzak ere, esaterako, Inizia Arabacampus Programa. Programa horren bidez, zenbait [...]

Erle Robotics-ek lehenengo robot armiarma Ubunturekin sortu du

2017-03-17T19:52:50+00:00 8 iraila 2015|

Erle Robotics enpresa arabarrak, droneen ekoizpenean aditua denak, Espainiako Estatuan ekoiztuko den “lehenengo robot armiarma” aurkeztu du gaur. Leku txikietan sartzeko helburuarekin egin dute, hodi estu edo hondamendiak gertatu diren lekuetarako, adibidez. “Erle Spider”ek sei hanka ditu, eta hainbat sentsore jartzeko aukera ematen du: ingurugiroaren kontrolerako gailuak, argazki eta bideo kamerak, telekomunikazio transmisoreak, etab. Robotak erabilpen handia izango du zerbitzu publikoetako, industriako, eraikuntzako, prebentzioko eta osasuneko enpresetan, enpresaren arduradunek jakitera [...]

OPTIMUS 3D-k Europako FABulous azeleragailuaren finantzaketa lortu du 3D printing softwarea garatzeko

2016-02-09T21:22:29+00:00 11 abuztua 2015|

OPTIMUS 3D SL startup-ak, CEIA Arabako Eraberrikuntza Industrialdean dagoenak, finantzaketa lortu du software librean oinarritutako 3D printing teknologien sektoreko optimizazio softwarea garatzeko lehenengo faserako (SML1. Europako Fabulous Fiware plataformaren (http://fabulous-fi.eu/open-calls/) babesa dauka OPTIMUS 3D-k Europako ehunka hautagairen artean aurkeztutako proiektuak. MEDICOMVERTER izenarekin bataiatutako proiektu horrek bikaina eskuratu du, 20 puntutik 18,8 aterata, eta itxaropen handiak piztu ditu. MEDICOMVERTER software bat da, eta hobekuntza nabarmenak eragingo ditu 3D printing teknologiekin medikuntzaren [...]

Biogenetics produktu teknologiko berrien merkaturatzea bukatzen ari da

2017-03-17T19:52:51+00:00 17 uztaila 2015|

Biogenetics enpresa arabarra, Genomid nekazaritzako elikagaien identifikazio genomikoaren teknologian oinarritutako produktu berrien merkaturatzea bukatzen ari da. Bere jarduera lehen sektorerako eta Ingurumenerako genomika, proteomika eta metabolomika esparruetan oinarritzen duen enpresa, Genomid-en diseinuarengatik nabarmendu zen, elikagaien identifikazio genetikoa ahalbidetzen duen sistema eta produktuen jatorria konfirmatzeko, bere kalitatea frogatzeko eta elikagaien inguruko iruzurraren aurka borrokatzeko erabilgarria dena. Momentu honetan, 2014an eratutako start up hau, garapen berri baten lan egiten ari da: Genomid [...]

LABENCORek ENAC egiaztapena lortu du bere korrosio-saiakuntzetarako

2017-03-17T19:52:51+00:00 11 martxoa 2015|

15/02/27an, CEIAn kokatutako Lanbencor enpresak (Laboratorios de Ensayos de Corrosión, S.L.) Ziurtapeneko Erakunde Nazionalaren (ENAC) egiaztapena lortu du UNE-EN ISO/IEC 17025:2005 erreferentzia-arauarekin bat etorriz (saiakuntzen eta kalibrazio-laborategien gaitasunen baldintza orokorrei buruzkoa da aipatutako araua). Egiaztapen horretan, 1133/LE2199 zenbakikoan, ondoko korrosio-saiakuntza sartzen dira: • Korrosiorako erresistentzia laino gazian, UNE-EN ISO 9227:2012 araua • Korrosiorako erresistentzia atmosfera hezean, UNE-EN ISO 6270-2:2006 araua • Korrosio klinikorako erresistentzia, VW PV1210:2010 araua • Korrosiorako klinikorako [...]

Jokotoki proiektuak haurrentzako The Magic Pond aplikazioa merkaturatu du

2017-03-17T19:52:51+00:00 21 urtarrila 2015|

Bihartech startup-ak “Jokotoki” proiektua sortu du, zeinak haurrentzako jolasak garatzen baititu tablet eta smartphonetarako artista, pedagogo eta diseinatzaileen laguntzaz. Javier Galdos ilustratzailearekin batera garatu duten lehen jokoak The Magic Pond du izena eta 5 urterainoko haurrentzat pentsatutako jolas hezitzaile bat da. The Magic Pond irudimenezko mundu bat da, beraizik diseinatua dagoena haurrek mundua esploratu eta deskubritu eta animaliekin jolastu dezaten eszenatoki magikoetan barrena. iOS gailuentzat merkaturatu berri duten aplikazio hori [...]

“Emprender en Álava” 2015 diru-laguntzen deialdia ireki dute

2017-03-17T19:52:51+00:00 13 urtarrila 2015|

Arabako Foru Aldundiak ekintzailetzarako eta berrikuntzarako ematen dituen laguntzen deialdia argitaratu da, dagoeneko. Aurreko urteen aldean, ondoko berritasuna jaso da: 2015ean bi laguntza-deialdi argitaratu dira enpresa berriak sortzeko (“Emprender en Álava”). Lehenengo deialdi irekita dago, eta urtarrilaren 30ean amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Hurrengo deialdia otsailaren 1etik apirilaren 30era bitartekoa izango da. Horrez gain, berrikuntzarako proiektuetarako laguntzak ere argitaratu dira (“Álava Innova”), eta epeak berberak dira. “Emprender en Álava” laguntzaren [...]

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies