2017, Martxoa 30

Ramiro Gonzalezek nabarmendu du ahal handia dagoela enplegua sortarazi eta teknologia garatzeko BIC Arabak abala emandako enpresetan

Diputatu nagusia enpresa berritzaileen zentro horretan izan da eta ekiten du esaten “Araba mundu globalean lehiatzeko gai den ekonomia irekia dela”

Ramiro González diputatu nagusia gaur goizean bisitan izan da BIC Araban (Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa), non bertatik bertara ezagutu eta egiaztatu duen zentro horrek abala ematen dien hainbat enpresaren eguneroko jarduna. “Uste dugu enpresa berriek, batez ere berritzaileek eta hazkunde handikoek, ahal handia dutela enplegua sortarazteko eta teknologia garatzeko. Zalantzarik gabe, Arabako Foru Aldundia ekintzaileen alde dago. Ahal hori ezin dugu eta ez dugu alferrik galdu nahi. Eta hor, BIC Arabaren egitekoa funtsezkoa da gidari izaten eta erraztasunak ematen prestakuntzan, laguntza kudeaketan; azken batean, merkatuan ematen dituen lehen urratsen tutore izaten”, esan du.

Gaur egun, BIC Araban 28 enpresak dihardute, 118 langilerekin. Gaur goizean, Ramiro Gonzalezek hainbat enpresa bisitatu du, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuarekin batera, gidari izanda Aitor Urzelai BIC Arabako presidente eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza zuzendaria eta David Montero bertako zuzendaria. Zehazki, hauexekin izan dira: Karten Space, fabrikazio gehigarriaren bidez nanosateliten konstelazio bat fabrikatu eta puntako teknologiarekin espaziora bidali duen lehen enpresa europarra; Airestudio, erreferente dena droneen eta Araban datuak hartu eta tratatzeko arloan; eta I+Med ingeniaritza biomedikoa, aitzindaria dena nanohidrogelak erabiltzean botiken askatze kontrolatuan. Halaber, hauen errealitatea ere ikusi dute tokian bertan: Bigda Solutions, Big Datako zerbitzuak ematen dituena industria eta meteorologiarako energia berriztagarrien eraginkortasun energetikoa optimizatu eta hobetzeko; Globe Testing, enpresa aditua software probetan; Biogenetics, aitzindaria dena elikagaien jatorria eta trazabilitatea identifikatzean haien ezaugarri genetikoen bidez; eta azkenik, Aztes eta Pixybit-eko arduradunekin izan dira, ingurumeneko gaietan adituak baitira.

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/alavanet/sets/72157678623468674

PARTEKATU