2016, Otsaila 22

Up!Euskadi barne-ekintzailetza: 2016ko jardueren aurkezpena

Datorren asteazkenean, hilak 24, Donostian aurkeztuko dugu Up!Euskadi barne-ekintzailetza ekimenaren barruan 2016. urtean burutuko diren ekintzak. Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan izango da aurkezpena. Gure enpresetan negozio, zerbitzu eta produktu berriak abiarazteak berekin dakartzan erronka eta aukerez jardungo dugu, eta horrez gain, hiru euskal enpresen esperientzia ere ezagutuko dugu. Cikautxo (joan den urteko ekimenean ere parte hartu zuen), Grupo Alkor eta Spyro.
Horrez gain, gurekin izango da Susana Jurado, Telefonica enpresako Head of Innovation Portfolio delakoa, bere enpresaren barne-ekintzailetzako eredua azalduko diguna. Aurrerapen gisa, ikusi hemen bere bideo-azalpena. (ingelesez)
Bertara etortzeko asmoa baduzu, arren, eman izena, eta kontsultatu jardunaldiaren edukiei buruzko xehetasun gehiago.

PARTEKATU