7 de Matxoa de 2016

Karten Space eta Alcor Taldea elkartu dira nanosateliteak fabrikatzeko

Euskal taldeak barneekintzailetzaren alde egin du eta Ainhoa Cid eta Máximo Calvoren startupeko industria-bazkide bihurtu da

Alcor Taldeak akordio bat egin du Karten Space-ekin eta, horren bitartez bere industria-bazkide bihurtu da nanosateliteak ekoizteko. Horrela bada, startupa laster BIC Arabara, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdera, joango da; Mizar Additive Manufacturing ere leku horretan dago. Gehitze-fabrikazioaz arduratzen den Alcor taldeko beste enpresa bat da.

Euskal industria-taldeak Karten Space-eko proiektuan sartzearen alde egin duen apustuari esker, bertako talentua erakartzeaz gain, barneekintzailetzaren adibide argia da; izan ere, garatzeko aukerak dituen startup baten alde egin eta horretan inbertitzen du. Alcor Taldetik jasotako laguntza erabakigarria izan da Karten Space Euskadin finkatzeko aukera hartzeko orduan. Horrez gain, euskal ekintzailetza sistemaren erreminta eta laguntza guztiak eskuratzeko aukera ere izango dute.

Ainhoa Cid ingienari gazte gasteiztarra da sortzailea, Máximo Calvo zientzilariarekin batera (Karten Space-ekoa). Lurretik irudiak lortzeko nanosateliteak garatuko dituen proiektu bat da. Proiektu horren arabera, zenbait satelitetako konstelazio bat zabalduko da lurreko azaleratik irudiak eta datuak lortzeko ia-ia zuzenean. Ideiak 2015eko Yuzz Lehiaketaren estatu mailako Lehen Saria lortu zuen, beste 700 proposamenekin lehiatu ostean.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU