2015, Maiatza 20

Intraekintzailetza sustatzeko ekimena: topaketa Javier Megiasekin

 

Javier Megias, Startupexploreko sortzailekidea da Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 29rako Arabako Parke Teknologikoan antolatu duen topaguneko aditu gonbidatua (Intraekintzailetza sustatzeko ekintzaren esparruan ). Hain zuzen, mintzaldian gai hauei ekingo die: industria enpresetan negozio eredu berriak sortzeko estrategiak eta hazkundea bizkortzea baliabide mugatuak izanda. Izena emateko epea zabalik dago

Besteak beste, Megiasek aztertuko du startup bat finantzatzen hastea bezeroei fakturatzen zaienaren bidez, kanpoko finantzaketa bilatu beharrean (bootstrapping-a), eta bai startupen hazkundea bizkortzeko erabiltzen diren marketineko “azken” tekniketako bat ere: “growth hacking” esaten zaiona. Intraekintzailetza sustatzeko ekimena Jarduera Ekintzaileari Laguntzeko Erakunde arteko Planean zehaztuta dauden lehentasun estrategikoetako bat da. Plan horretan, buru da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, eta hiru lurralde historikoetako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen elkarlana du.

Xedea da euren lehiakortasunerako intraekintzailetza faktore giltzarritzat jotzen duten Enpresa Txiki eta Ertainei prestakuntza eta laguntza ematea. Batez ere, 50 lagunetik gorako industria enpresetarako da, eta, bana-banako beste laguntza batzuen artean, ekimenak barne hartzen du mintegiak, enpresa traktoreekin bilerak eta adituekin topaketak egitea, hala nola Javier Megiasekin.

PARTEKATU