2017, Azaroa 17

Garma Z enpresak, BIC Arabaren babesarekin, 3D gorputz-eskanerra aurkeztu du, pertsonak eta animaliak segundo bat baino gutxiagoan digitalizatzea ahalbidetzen duena

Horiek horrela, gorputz osoen 3D modelaketa digitalaren eta eskaneaketaren aitzindari bilakatu da Euskadin. Azken bi urteetan garatu den proiektu honen helburua da pertsonak azkar eta modu eraginkorrean digitalizatzeko beharrari erantzutea. Eredua lortu ostean, hainbat materialetan inprimatu daiteke, errealitate birtualeko plataformetan edo bideojokoetan sartzeko.

Eskanerra erabat sinkronizatuta dauden 142 kameraz osatuta dago; horien bidez pertsona baten gorputzaren irudia hartzeko beharrezkoa den informazio guztia zehaztasun osoz jasotzen da. Horrez gain, eskaneatzeko abiadura handiari esker, animalien edo haurren digitalizazioa ere egin dezake.

Halaber, produktu honen merkaturatzeak beste enpresa batzuei euren negozio-ereduan alderdi berritzaile eta teknologiko berri bat barne hartzea ahalbidetuko die; izan ere, egunetik egunera 3D gorputz-eskaneaketaren aplikazio berriak sortzen dira; hori dela eta, produktu ospetsu bilakatzen ari dira Ameriketako Estatu Batuetan eta Alemanian.

Garma Z enpresak 3D teknologiaren alorreko zerbitzu-sorta zabal bat eskaintzen du: modelaketa, inprimaketa, diseinua eta aholkularitza, batez ere, sektore artistikoan eta entretenimenduaren alorrean.

PARTEKATU