Ekitaldiak kargatzen

abantaila lehiakor eta bereizteko baliagarri bihurtu da. UX on bat diseinatzeko ezinbestekoa da erabiltzaileekin ikerlana egitea. Ez dago UXik erabiltzailerik gabe.

UX Research-en metodoetako bat da User Testing, eta interfaze/produktu/zerbitzu digital baten diseinu-erabakiak baliozkotzean datza, erabiltzaile adierazgarriekin testatuz. Aukera ematen du erabiltzailearen erabilgarritasun- eta esperientzia-arazoak identifikatzeko proposamen zehatzei lotuta, kontzeptuak baliozkotzeko, definitzen ari diren produktuak ebaluatzeko, eta martxan dauden produktu bukatuak aztertzeko.

Produktuaren erabilerarako hurbilketarik errealena da! Eta Erabiltzailean Oinarritutako Diseinuaren teknika nagusietako bat!

Tailer praktiko bat egingo da, erabiltzaileekin probak definitzean eta gauzatzean oinarritua.

 

Tailer hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

 

Helburua

Erabiltzaile-test mota desberdinak egiteko ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea gure produktu eta zerbitzu digitalen erabilgarritasuna eta UX optimizatzeko helburuarekin, erabiltzaile errealekin probak egitea azpimarratuz.

 

Norentzat

  • Web diseinu eta garapeneko profesionalak (proiektuen kudeatzaileak, zuzendari teknikoak, garatzaileak, diseinatzaileak, etab.), produktu eraginkorragoak eraikitzeko edo espezializazio berri baterantz eboluzionatzeko ezagutzak zabaldu nahi dituztenak.
  • Marketineko profesionalak, beren ekimen digitaletan erabiltzaileen esperientzia hobetu nahi dutenak.
  • Profesional gazteak, marketinetik, publizitatetik, produktuaren diseinutik (ingeniariak), web diseinutik eta garapenetik datozenak, etorkizuna duen diziplina batean espezializatu nahi dutenak.
  • Ekintzaileak, proiektu teknologiko arrakastatsuak garatu nahi dituztenak.
  • Produktu digitalen diseinuan, interfazeetan, erabiltzaile-esperientzian eta erabilgarritasunean lan egiten duen edo interesa duen edozein pertsona.

 

Programa

USER TESTING
Definizioa
– Zer dira erabiltzaile-testak, oinarriak, helburuak, etab.
Test motak/Metodo nagusiak
– Test motak garapen-zikloan zehar: probak erabiltzaileekin, card sorting/tree testing, A/B testa, erabiltzaileen grabazioak, etab. Tresnak.
Probak erabiltzaile errealekin
– Nola planteatu eta gauzatu azterlan bat: testuingurua eta helburuak, erabiltzaileak, gidoia, gauzatzea eta azken txostena
– Kasu errealen adibideak
TAILERRA Probak erabiltzaileekin
– Azterlanaren planteamendua taldeka: web/app, helburuak, gidoia
– Urruneko proba bat egitea ekipoen artean