Ekitaldiak kargatzen

Gure Interneteko dendaren bisitak salmenta bihurtzea lortu nahi badugu, funtsezkoa da bezeroak nahi dugun lekura eramango dituen diseinu on batean inbertitzea. Prozesu kontzeptual eta teknikoa da, eta gure salmenta-prozesuan tirabirak eta kostuak gutxitzea du helburu. Prozesu hori berezia da negozio-eredu bakoitzean, baina, jardunaldi honetan, gure webgunearen diseinuan aplika ditzakegun gomendio orokorrak ikusiko ditugu, bai eta hobetzeko alderdiak identifikatzeko hausnarketa egokia egiteko tresnak ere.

Jardunaldian, Patriciak azalduko digu diseinuari eta erabilgarritasunari dagokienez zer baldintza bete behar dituen Interneteko denda batek erosketa-esperientzia egokia izan dadin. Adibideen bidez, ikusiko dugu zer egin behar den eta zer ez onlineko salmentaren abiada moteltzen duten ohiko arazoak konpontzeko.

Bestalde, gure onlineko denda sortzeko merkatuan dauden aukera teknologiko nagusiak errepasatuko ditugu, haien alde onak eta txarrak ikusiko ditugu, eta aztertu egingo ditugu, ulertzeko zein kasutan den interesgarria halako edo bestelako plataforma bat erabiltzea.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.

Hizlaria

Patricia Juarrero Albanes. Diseinua, UX eta CRO Sailaren arduraduna (Garapen Zuzendaritza eta Zuzendaritza Estrategikoa) 3dids.com Interneteko negozioen aholkularitza estrategikoan.

Norentzat

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak…
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Informazio gehigarria

Jardunaldi hau merkataritza elektronikoaren kudeaketari lotuta egin den prestakuntza-ibilbideko proposamen bat da eta beste ekitaldi hauek ere ibilbide horren barruan daude:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 10 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.

Koordinatzailea

Amaia García Dosouto, No te pierdas en las redes.