2013, Urtarrila 29

Zapa iBooksek belaunaldi berriko lehen liburu elektronikoa argitaratu du

Ilusio handiarekin, lan handia eginez eta zenbait entitateren ezin eskertuzko laguntzarekin (CEIA eta SPRI, adibidez, hasiera-hasieratik proiektuarekiko konfiantza erakutsi baitzuten) Zapa iBooks proiektua sortu zen eta proiektu horren lehen lana argitaratu berri du Apple-eko iBookstore izenekoan. ‘iLook, iThink, iSpeak – English Practice – 1. bol.” ingelesa ikasteko testu liburu bat da eta zenbait audio, bideo, galdera interaktibo, laburpen, etab.en bidez aberastu dute. Ingeles maila hobeto nahi duten ikasleentzat zein eskoletan baliabide moduan erabili nahi duten irakasleentzat izan daiteke.

Zapa iBooks proiektuak, bere ekoizpena egiteko gai izateaz gain, eduki elektronikoa sortzeko aukera ere ematen die, bai euren liburua argitaratu nahi duten egileei, bai euskarri berritzaile honen bidez publizitatea egin nahi duten entitateei. Gainera, laster liburu elektroniko horiek argitaratzeko beste plataforma batzuk sortzeko aukera izango dugu (Amazon-en Kindle).
Zapa iBooks-eko taldearentzat oso atsegina da interes handiko bi ekitaldi hauetan azaltzea. Alde batetik, BECen irailaren 12an egingo den 2012ko Enprende Foroan. Beste alde batetik, eta Euskadiko Editoreen Gremioaren laguntzari esker, Zapa iBooks Bartzelonako Liburu Azokan (LIBER) izango da urriaren 3tik 5era. Azoka horretan liburu elektronikoek gero eta garrantzi handiago dute.

PARTEKATU