2019, Otsaila 12

Egibide eta Amurrioko Virgen Niña ikastetxeek jaso dituzte 2018ko IkasEkiten sariak

Egibide (Vitoria-Gasteiz) eta Amurrioko Virgen Niña ikastetxeak izan dira ‘IkasEkiten, ekiten ikasi’ programaren 5. edizioaren irabazleak. Vital Fundazioa eta BIC Araba buru dituen ekimen horrek ekintzailetzara hurbiltzen ditu DBHko 4. mailako ikasleak, tailerren, hitzaldien eta ekintzaile gazteekin egiten duten ideia trukearen bitartez.

Epaimahaia osatzen duten kideak honako hauek dira, José Félix Aspizua, Vital Fundazioaren hezkuntza arloko arduraduna; David Montero eta Maitane Txabarri, BIC Arabaren programa zuzendaria eta arduraduna, hurrenez hurren. Epaimahai horrek gaur eman dio 2018ko saria Egibide ikastetxeari, IkasEkiten tailer biralenaren Instagram lehiaketa irabazi baitu, izan ere, 18 argitalpen lortu dituzte Instagramen eta 788 ‘gogoko dut’, gainerako taldeek baino gehiago, beraz. Saria Sobróngo parkera egingo duten abentura anitzeko txango izango da.

 

Amurrioko Virgen Niña ikastetxea, bere aldetik, bideo sortzaileenaren Youtube lehiaketaren irabazlea izan da, hortaz, argazki-kamera bat jasoko du opari.

‘IkasEkiten, ekiten ikasi’ programa 2014an abiarazi zen, Arabako ikastetxeei esperientzia ekintzaileetara hurbil daitezela errazteko bide izan dadin, eta etorkizunean prestakuntza hori euren ardatz estrategikoan integra dezaten. Harrezkero, partaide kopuruak etengabe egin du gora, baita parte hartu duen Lurralde Historikoko ikastetxe kopuruak ere.

Ekitea aukera profesional hutsa baino zerbait gehiago dela kontzientziatzea da IkasEkiten-en filosofia; izan ere, pentsatzeko, arrazoitzeko eta jarduteko era bat da, balio ekonomikoa eta soziala sortuko duen aukera bilatzearekin zerikusia duena. Horregatik, hezkuntza ekintzailearen bitartez, parte hartzaileek gizarte parte hartzerako, ikasteko, pentsamendurako, lanerako eta arazoen ebazpenerako gaitasunak gara ditzatela du helburu ekimen horrek.

PARTEKATU