2015, Abuztua 3

CELEDÓN SKYRIDE, mugikorrentzako lehen Celedonen inguruko bideo-jokoa

 

Celedonen inguruko lehen bideo-jokoa “Gasteizko Jaiapp” aplikazioaren barnean egongo da eta abuztuaren 3tik aurrera deskargatu ahalko da.

CELEDON SKYRIDE Zalduondoko baserritarra protagonistatzat duen mugikorrentzako lehen bideo-jokoa da. Adin guztietarako zuzenduta dago eta bere desgarka abuztuaren 3tik aurrera erabilgarri egongo da. Bideo-jokoak Celedón Gasteizko zerutik gidatzea izango du helburu. Ibilbidearen arabera alderdi negatiboak saihestu beharko ditu, eta ordainsariak jaso: txanponak, bokatak, ardoa, garagardoa, eta abar. Emaitza guztiak ranking batean jasoko dira eta Gasteizko jaiak amaitzean jakingo dugu nor izan den Celedón urrunen eramaten lortu duen pertsona.
Jokua “GASTEIZKO JAIAPP” aplikazioaren barruan egongo da (Android gailentzarako erabilgarria) eta iaz 5.000 deskarga baino gehiago lortu zituen. Doako aplikazio honetan Gasteizko La Blanca jaietako egitaraua egoteaz gain, informazioa filtratzeko aukera ematen du, orduaren arabera edota erabiltzailearen interesen arabera. Blusa eta Nesken kuadrilen informazioa ere emango du aplikazioak, bere historia, janzteko era, pankarta, eta kuadrillan momentuan non dauden adibidez.

Bideo – jokoaren zuzendari artistikoa Javier Galdós diseinatzailea izan da eta BIHARTECH arabar enpresak garatu du. CELEDON_SKYRIDE

PARTEKATU