2014, Abendua 5

CEIAk 25. urteurrena ospatu zuen (argazkiak eta bideoak)

CEIAk, Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak, atzo, abenduaren 4an, bere 25. urteurrena ospatu zuen; enpresa-ekimen berritzaileak sustatzeko eta horiei laguntzeko eragilea da.

Ekitaldia Arabako Teknologi Parkeko eraikin nagusian egin zen, eta CEIAko presidente Aitor Urzelaik, zein CEIA osatzen duten erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Arabako Ekonomia Sustapeneko diputatu José Zuritak eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Miguel Garnicak.

25 urteotan, oinarri teknologia duten eta berritzaile diren 261 enpresa sortzen lagundu du, baita proiektuaren hainbat urratsetan lagundu ere: bideragarritasun-azterketa egiten, laguntza publikoen kudeaketaren inguruan aholkatzen, enpresa-trebakuntzan eta kokapenean, besteak beste.

CEIAren babespean sortutako ekimenen ordezkarietako batzuek mahai-inguru bat egin zen iraganari, orainari eta, batez ere, etorkizunari buruz hitz egiteko. Parte-hartzaileak ondokoak izan ziren: Iruri Knörr (Nolatan), Ángel Villa (On4U), Sergio González (Biomimetiks), María Unceta (María D’uol) eta Ivan Villalva (Albaero).

CEIAko presidente Aitor Urzelaik ekitaldia amaitu zuen eta berrikuntzatik ekiten jarraitzeko gonbitea luzatu zuen, lurraldeko ekonomia-jarduerari balio erantsia emango dioten enpresak sortzearren.

Ekitaldiko bideoa

Ekitaldiako argazkiak

For privacy reasons YouTube needs your permission to be loaded. For more details, please see our Política de privacidad.
I Accept

For privacy reasons YouTube needs your permission to be loaded. For more details, please see our Política de privacidad.
I Accept

For privacy reasons YouTube needs your permission to be loaded. For more details, please see our Política de privacidad.
I Accept

PARTEKATU