2017, Matxoa 7

BIC Arabak Korrikaren Tipi Taparekin bat egin du

Martxoaren 30ean abiatuko da Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik. BIC Arabak 17. km-a hartuko du. Amaritatik 18:34an aterako da BIC Araba osatzen dugun guztiok euskara elkarrekin bultzatu eta une atseginaz goza dezagun.

Horrez gain, Arabako Parke Teknologikoak hurrengo kilometroa egingo du; ondorioz, Parkeak, bertako enpresek eta langileek euskararen lekukoa 2 km-z eramango dugu.

Zuek bertan izatea nahi dugu eta, horregatik, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Hala bada, mesedez, bidali mezu elektronikoa bicaraba@bicaraba.eus helbidera etorriko zaretela baieztatzeko. Hala, antolatu eta Parketik elkarrekin aterako ginateke lekukoari harrera egin ahal izateko. Anima zaitez! Tipi-tapa korrika![:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU