Hazkunderako laguntzak

Zabaldu

Internazionalizaziorako laguntza

45.000 eurora arte

Onuradunak
Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta ETEak, beti ere, indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratuak badira. Enpresa horien esportazioak ez du bere orotarako fakturazioaren % 50 gaindituko, aurreko urtean.

Helburua

Gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia areagotzen laguntzea eta nazioartekotze prozesuan zehar garapen iraunkorra sustatzea du helburu Zabaldu programak.

Onuradunak

1.– Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdia baino lehenago eratuak badira.
2.– Enpresa horien esportazioak ez du bere orotarako fakturazioaren % 50 gaindituko, aurreko urtean.
3.– Onuraduna izan ahal izateko baldintzak dirulaguntzaren indarraldi osoan iraun beharko du.

Zure enpresaren jarduera esportatzaileak guztizko fakturazioaren %50 gainditzen badu, SAKONDU Programan parte hartu dezakezu.

Zenbatekoa

Laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko

Diruz lagun daitezkeen gastuak

  • Kanpoko aholkularitza kontratatzen nazioartekotze-estrategia prestatzeko.
  • Helmuga-herrialdean patenteak eta markak erregistratzeko kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzen.
  • Helmuga-herrialdean eskatutako homologazio-gastuak eta atzerriko bezero handiek eskatzen dituzten ziurtagiriak ordaintzen.
  • Nazioarteko azoketan parte hartzen erakusle gisa.
  • Bisitari bezala parte hartzen nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan.
  • Prospekzio-bidaiak egiten merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko.
  • Alderantzizko misioak egiten eta bezero izan daitezkeen enpresak gonbidatzen.
  • Katalogoak edo kartelak egiten, webguneak garatzen eta nazioarteko merkatura egokitzen.
  • Publizitate-espazioak kontratatzen hedabide sektorialetan edo digitaletan, produktu/zerbitzua merkaturatzeko .
  • Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak egiten helmuga-herrialdeko merkataritza-guneetako corner-etan.
  • Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzen nazioarteko merkatura zabaltzeko .
  • Itzulpenak egiten.
  • Kanpo-aholkularitza kontratatzen, enpresak helmuga-herrialdean duen inpaktuari buruzko jasangarritasun-txostenak egiteko.
  • Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako gastuak ordaintzen.
  • Atzerriko langileen hautaketa-prozesuarekin lotutako gastuak ordaintzen.
  • Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekintzak edo ikerketak eta azterlanak egiten.

Eskaera epea

Itxita (Irekita 2023ko urriak 29ra arte)

Araudia

https://www.spri.eus/laguntzak/zabaldu/

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea