Hazkunderako laguntzak
Sakondu
Internazionalizaziorako laguntza
45.000 eurora arte
Onuradunak
Dagoeneko nazioartekotuta dauden euskal ETEak, nazioarteko estrategia sendotu nahi dutenak eta %50tik gorako esportazio jarduera dutenak.
Helburua
Oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia eskasa edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzen laguntzea du helburu.
Onuradunak
- Dagoeneko nazioartekotuta dauden euskal ETEak, nazioarteko estrategia sendotu nahi dutenak
- %50tik gorako esportazio jarduera dutenak.
Zenbatekoa
Laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko (gehienez hiru eskaera egin ahal izango dira).
Diruz lagun daitezkeen gastuak
- Kanpoko aholkularitza kontratatzen nazioartekotze-estrategia prestatzeko.
- Helmuga-herrialdean kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzen patenteak eta markak erregistratzeko.
- Helmuga-herrialdean beharrezkoak diren homologazio-gastuak eta atzerriko bezero handiek eskatzen dituzten ziurtagiriak ordaintzen.
- Nazioarteko azoketan parte hartzen erakusle gisa.
- Bisitari bezala parte hartzen nazioarteko kongresu, foro espezializatu eta azoketan.
- Prospekzio-bidaiak egiten merkatuak aztertzeko edota bezero izan daitezkeen enpresekin kontaktatzeko.
- Alderantzizko misioak egiten eta bezero izan daitezkeen enpresak gonbidatzen.
- Katalogoak edo kartelak egiten, webguneak garatzen eta nazioarteko merkatura egokitzen.
- Publizitate-espazioak kontratatzen hedabide sektorialetan edo digitaletan, produktu/zerbitzua merkaturatzeko.
- Produktu edo zerbitzuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak egiten helmuga-herrialdeko merkataritza-guneetako corner-etan.
- Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzen nazioarteko merkatura zabaltzeko.
- Itzulpenak egiten.
- Kanpo-aholkularitza kontratatzen enpresak helmuga-herrialdean duen inpaktuari buruzko jasangarritasun-txostenak egiteko.
- Atzerriko ezarpen produktibo eta komertzialekin lotutako gastuak ordaintzen.
- Atzerriko langileen hautaketa-prozesuarekin lotutako gastuak ordaintzen.
- Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-ekintzak edo ikerketak eta azterlanak egiten.
Eskaera epea
Itxita (2024ko uztailaren 15ra arte irekita)
Araudia
https://www.spri.eus/laguntzak/sakondu/
Informazio gehiago
bicaraba@bicaraba.eus
945298282