Ayudas a la creaciónSorkuntzarako laguntzak

Gasteizko Udaleko Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak

Irekita

Enpresa sortu berrien proiektuak eta inbertsioak egiteko laguntzak

8.000 eurora arte

Onuradunak
Enpresa pribatuak: Vitoria-Gasteizen kokatzen diren  eta irabazi asmoko jardueraren bat egiten duten enpresa txikiak, edozein era juridikoa dutela.

Helburua

Enpresa berriek —Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 2020ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak— gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioetarako emango dira laguntzak deialdi honen baitan.

Onuradunak

Enpresa pribatuak: Vitoria-Gasteizen kokatzen diren  eta irabazi asmoko jardueraren bat egiten duten enpresa txikiak, edozein era juridikoa dutela.

Zenbatekoa

Diruz lagun daitezkeen gastuen % 40ra arte.  Enpresa onuradun bakoitzari urteko eman ahal zaioen diru-laguntza gehien jota 8.000 eurokoa da.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

— Eratzeko gastuak: erregistroa, notarioa, aholkularitza, udalaren jarduera-lizentzia eskuratzeko proiektu teknikoak.

— Abiarazteko gastuak: bideragarritasun-azterlanak, markak erregistratzea, irudi korporatiboa eta web-orria diseinatzea, prototipoak diseinatu eta fabrikatzea.

— Enpresa sortzeko beharrezkoak diren aktibo finkoko elementuetako inbertsioak: diru-laguntza jasoko duen jarduerarako berariazko instalazio teknikoak, makinak eta proiektuari lotutako bestelako ekipamendu-ondasunak, lanabesak, altzariak, informatika-tresnak, ibilgetu immateriala (jabetza industriala, informatika-aplikazioak).

Eskatzeko epea

Eskabideak aurkezteko epea 2025ko maiatzaren 12tik ekainaren 30ra egongo da irekita

Araudia

https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/portal/eu/w/enpresak-sortzeko-eta-sendotzeko-laguntza-ekonomikoen-eskaera-2447874

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea

gasteizko udala logo