Hazkunderako laguntzak

Berrikuntza Funtsa

Berrikuntza poiektuak finantziatzeko laguntza

600.000 eurora arte

Onuradunak
ETEak, jarduera berritzaile bat egiten dutenak eta finantzaketa erabiliko dutenak honako hauek ekoizteko edo egiteko: produktu berriak edo nabarmen hobetuak eta prozesu edo zerbitzu berritzaileak, akats teknologikoa edo industriala izateko arriskua dutenak.

 

Helburua

Epe luzerako funtsa berrikuntza-proiektuak finantzatzeko, Elkargik % 100ean abalatutako maileguak emanda.

Onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoko edo Estatuko gainerako lurraldeko enpresa txiki eta ertainak (ETEak), jarduera berritzaile bat egiten dutenak eta finantzaketa erabiliko dutenak honako hauek ekoizteko edo egiteko: produktu berriak edo nabarmen hobetuak eta prozesu edo zerbitzu berritzaileak, akats teknologikoa edo industriala izateko arriskua dutenak.

Finantzaketaren helburua

  • Ibilgetu materiala (lurrak eta eraikuntzak izan ezik), ibilgetu immateriala eta aktibo zirkulatzailea.
  • Proiektuak garatzen dituzten pertsonei dagozkien langile-gastuak.

Maileguaren baldintzak

Finantzatzailea: Berrikuntza-funtsa

Zenbatekoa: 155.000 € eta 600.000 € artean

Interes-tasa: %2,1 finkoa (%1,2 + Elkargi abalaren % 0,90eko komisioa)

Epea: 5 urte

Gabealdia: 1 urte

Kuotak: hilerokoak edo hiru hilean beingoak

Amortizazio-hautabideak:

  • Gabealdia lehen urtean eta urteko % 25 lineala
  • Gabealdia lehen urtean, % 10 bigarren urtean eta urteko % 30 lineala gainerakoetan

% 30erainoko azken kuotarako (bullet) aukera

Abalaren baldintzak

Formalizazio-komisioa: %0

Partaidetza sozialak harpidetu eta ordaintzea: Abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4. Haren kitapen erregularra egiteko unean itzultzeko

Ez da inolako komisiorik aplikatuko kitapenaren edo amortizazio aurreratuaren ondorioz, ezta gastu gehigarririk ere

Informazio gehiago

Sustatzailea