2017, Martxoa 13

Araba Ekinean ekimenaren XIV. edizioko Jardunaldi Nagusia

Martxoaren 28an goizeko 9:30etatik arratsaldeko 20:00etara Gasteizko Europa Jauregian ospatuko da Araba Ekinean ekimenaren XIV. edizioko Jardunaldi Nagusia lurraldean espiritu ekintzailea sustatzeko xedearekin. Europa Jauregiko ekitaldi hau “azoka plaza” formatuan ospatuko da, publikoaren eta hizlarien artean harreman handiagoa izatea ahalbidetzeko helburuarekin. Eduki nagusiak ondokoak izango dira:

  • “Zure ideiak balio du” lehiaketako finalisten ideien aurkezpena eta sarien banaketa.
  • Ekintzaileentzako “Cámbiame” programaren amaiera, hiru aldaketa-kasurik onenekin.
  • B2B binakako bilerak ekintzaileen eta finantzaketa entitate edo azeleratzaileen artean.
  • Mikkel Larsen-en hitzaldia. Danimarkak Espainian duen Enbaxadako Komunikazio eta Gai Publikoetarako agregatua da. Herrialde hartako ekintzailetza ekosistemaz hitz egingo du, eta “hygge” filosofiaz, zeinak Danimarka munduko herrialderik zoriontsuena bihurtu baitu.

Jardunaldirako izena ematea: http://www.alavaemprende.com/market-place-alava-emprende-2017/?lang=eu

 

Programa

Goizean:

9:30 Ikasleentzako tailerren D Eguna (Gunea: Inspirazioaren kalea)

Araba Ekinean 2017 tailerretan parte hartu duten ikasleen amaierako topaketa
10:00 Araba Ekinean B2B Topaketa (Gunea: Negozioen parkea)

Pertsona ekintzailea al zara eta beste ekintzaile batzuk ezagutu nahi al dituzu? Gustatuko al litzaizuke zure proiektuaren alde egin nahi duten business angel edo finantzaketa-erakunde batzuekin harremanetan jartzea? Erantzuna baiezkoa bada, ezin zara topaketara joan gabe geratu.
11:00 “Zure ideiak balio du” lehiaketako finalisten aurkezpena (Gunea: Ekintzailetzaren Etxea)
“Zure ideiak balio du” lehiaketaren XIII. edizioko ideia eta proiektu finalisten aurkezpena
12:00 Ekiteko ideia-dutxa (Gunea: Ekintzailetzaren Etxea)
Ekintzailetzaren errealitatearen inguruko bi “dutxa”, 2 ikuspegi desberdinetatik abiatuta:

  • Bittor Rodriguez (UPV-EHUko irakaslea): Zientzia eta umorea ekitea zer den jakiteko (UPV/EHUko Farmazia Fakultateko ikertzailea eta irakaslea, eta Pint Of Science ekimenaren bultzatzailea Gasteizen).
  • Gabriela Uriarte (nutrizionista eta ETBko “Cuerpos de elite” programako coacha): Zure zaletasuna eta zure lanbidea negozio bihurtzea (Nutrizioan eta dietetikan graduatua da, eta nutrizioan espezializatuta dagoen eta Euskadiko sare sozialetan arrakasta handia lortu duen blog eta kanal baten arduraduna da).

12:30 Fucked up live gazte ekintzaileentzat (Gunea: Inspirazioaren kalea)
Fucked up live izenekoak elkarrizketak dira; haien bidez, solaskideek beren zailtasunen berri ematen diote elkarri eta, era horretan, ekintzailetzari buruzko ikuspegi erreal bat ematen da. Ezagutu zuzenean Arabako gazte batzuena

  • Aitor Ayesa (Dron Safe)
  • Amaia Acha-Orbea (Meteo for Energy)
  • Ainhoa Ocio (Cerveza Gastheiz)
  • Lorenzo Díaz de Apodaca (Air Estudio)
  • Oliver Martín (Sistemas OMO)

Arratsaldean:

16:00 Araba eraikitzen. Arabako ekintzaileen pilulak (Tokia: Inspirazioaren kalea)
Ezagutu aurrera egiten duten eta Araba Europako eta munduko erreferentzia bihurtzen duten ideiak eta proiektuak.

  • Jose Castellanos (Carbon Solutions)
  • Manu Muñoz (I+MED)
  • Itziar Abreu (Speak Smile Idiomas)

16:40Coffe&Net (Gunea: Networking Plaza)
Slow networking kafea hartzeko atsedenaldian
Inspiratzen duten esperientziak (Gunea: Ekintzailetzaren Etxea)
17:00 Musikak ekintzaileak baretzen ditu
Ezagutu Araba Ekinean 2017ko abestia Sophi artista eta ekintzaile arabarrarekin
17:10 Alda nazazu ekintzaile
3 coach eta hobetu beharreko 3 proiektu. Azken emaitzak ezagutzen ditugu

  • Kristina Apiñaniz. Directora Gerente de Aclima (Clúster Vasco de Medio Ambiente)
  • Guillermo Arregui. CEO Emprendiza
  • Andrés Goñi. Consultor de Comunicación

17:30 Hygge, Danimarkako ekintzailetza-ekosistema, eta zergatik den Danimarka munduko herrialderik zoriontsuena
Mikkel Larsen. Danimarkak Espainian duen Enbaxadako Komunikazio eta Gai Publikoetarako agregatua
17:45 Hedegile kaletik Cibeles Pasarelara
María Clé. Diseinugile arabarra (ziurtatu gabe)
18:00 Diseinatu eta antola al daiteke informazioa lehiakorragoak izateko?
Pau Cuervo. Elkanodatako CEOa. Ideia basatiak gauzatzea du biziki gogoko, eta 2016ko gazte ekintzaileen Top 20an sartuta dago
18:15 Pecha kucha elkarrizketa. Esperientzia versus grina
Ibilbide luzea egina duten ekintzaileen eta ibiltzen hasi diren ekintzaileen arteko elkarrizketa

  • Mikel Hervás (See you zoom)
  • Nerea Durante (Mooneki)
  • Idoia Garaizabal (Clínica Etermal)
  • Gaizka Grajales (Grupo Alcor)
  • José Rodríguez (Fitness Digital)
  • Elisabeth Ochoa de Eribe (Guías Artea)

19:00 Araba Ekinean Sariak eta “Zure ideiak balio du” Lehiaketa
Erakunde antolatzaileek bi lehiaketetako sariak emango dituzte
19:30 Nolako eragina dute planetan gertatzen diren aldaketek negozioak egiteko moduan? Ekintzaileek mundua aldatzen lagun dezaketela oinarri duen ikuspegia.

Victor Viñuales. ECODES erakundeko fundatzailea eta zuzendaria, Enpresa Institutuko irakasle elkartua eta Inditex eta Triodos Bank konpainietako Aholkularitza Kontseiluetako kidea.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU