2023, Uztaila 18

2023ko Gazte Ekintzailetzako Beken Amaiera Jardunaldia

Pasa den uztailaren 6an, INIZIA Araba Campusekin batera, UPV/EHUko Arabako campusean 2023ko Gazte Ekintzailetza Beken Amaiera Jardunaldia ospatu genuen. Programa horrek gehienez 25 ideia edo enpresa-ekimen babesten ditu, eta unibertsitate-eremuan sor daitezkeen enpresa-ekimenei laguntzea du helburu.

Hautatutako proiektuek, laguntza ekonomikoa jasotzeaz gain, aholkulari-sare bat izango dute eskura, proiektua garatzeko aholkularitza profesionaleko zerbitzuak emango dituena.

Irudi batzuk utzi dizkizugu eguna nolakoa izan zen ikusteko. Egia esan, asko gozatzen dugu egun honetaz gure lurraldean dagoen talentu guztia ezagutuz!

PARTEKATU