Inizia Arabacampusek hamalau ikasle hautatuko ditu CERNen tailer batean parte har dezaten

CERN 2018 team

UPV/EHUko, Israeleko eta Finlandiako ikasleek ikerketa-zentro ospetsua bisitatuko dute

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako campuseko hamalau ikaslek CERNeko fisiko eta ikerlariek garatutako azken teknologiak ezagutzeko aukera izango dute. CERN munduko ikerketa zientifikoaren alorreko zentro handien eta onenetarikoa da.

Jarduera datorren azaroan egingo da, eta funtsezko ikerketak pertsonen bizitzan duen eragina erakusteko asmoa duen proiektu pilotu baten barruan kokatuta dago.CERNen IdeaSquare instalazioak darama aurrera programa, CBI@Basque Country University Araba Campus izenekoa. Instalazio horrek gizartearen eta komunitate zientifikoaren arteko sinergiak sustatzea du helburu.

Aste bateko iraupena izango du ekintzak, eta bertan ikasleek proiektu bat garatuko dute teknologia etorkizuneko prototipoetan aplikatzeko, Nazio Batuen GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) kontuan izanik. Helburu horiek, besteak beste, honako gai hauek jorratzen dituzte: pobrezia, osasuna, hezkuntza, klima-aldaketa eta saneamendua.

BIC Arabak, Arabako enpresa eta berrikuntzaren zentroak, hautatuko ditu partehartzaileak, UPV/EHU eta Ineustar-rekin (Zientziaren Industriaren Espainiar Elkartea) batera.

Toki bat lortzeko, doktoregai edo graduko edo masterreko azken urteko ikaslea izan behar da, edozein jakintza adarrekoa. Horrez gain, ingeleseko B2 maila eskatzen da. Eskaerak bidaltzeko epea irailaren 9an amaituko da.

Hamalau ikasle hautatuak CERNen Genevako (Suitza) instalazioetara joango dira azaroaren 16tik 23ra bitartean. Jardueran, Finlandiako eta Israeleko ikasleek ere hartuko dute parte.

Inizia Arabacampus UPV/EHUk eta BIC Arabak sustatzen duten programa bat da, eta Arabako unibertsitate-eremuan ekintzailetza bultzatzeko eta babesteko xedea du.

Informazio gehiago: http://www.bicaraba.eus/eu/workshops-at-cern-2019/

2019-07-03T11:54:31+00:00 3 uztaila 2019|

Cookie-ei buruzko informazioa

Informatzen dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiltzen dituela funtzionamendua ahalbidetzeko (adibidez, cookie-en erabileraren onarpena kudeatzea) eta web-trafikoa aztertzeko. Jarraian, baimendu nahi dituzun cookie-ak hautatu ahal izango dituzu. Webgune honetako cookie-ei buruzko informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.

Cookie beharrezkoak

Cookie horiek ahalbidetzen dute webgunearen funtzionamendu egokia, beraz, horiek gabe webgunearen zenbait funtzionalitateri asko eragingo litzaieke. Cookie horiek ez dute baimenik behar, soilik informazioa, aurreko estekan ikus dezakezuna. Nabigatzailearen lehentasunen bitartez bakarrik desgaitu daitezke.

Cookie analitikoak

Google Analytics-en cookie-ak dira, aukera ematen dutenak webgunearen trafikoa aztertzeko, horien bidez lortutako emaitzen nahiz webgunetik nabigatzeko erabiltzaileen ohituren arabera, edukiak eta beren aurkezpena hobetze aldera.

ADOS
Aviso de cookies