Abiarazi dugu BAGARE, BIC Arabaren programa berria, Arabako enpresa sortzaileak bultzatzeko.
Zure startup-a martxan baduzu edo zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzen ari bazara, eta Arabako Ekintzaile programaren onuraduna bazara, programa hau zu laguntzeko diseinatuta dago: pauso sendoak emateko, erabaki hobeak hartzeko eta segurtasunez aurrera egiteko.
Zer da BAGARE?
BAGARE BIC Arabak sortutako programa berria da, Arabako enpresa sortzaileak bultzatzen ari diren pertsonen kudeaketa-, lidergo- eta ikuspegi estrategikoko gaitasunak indartzeko.
Ibilbide praktiko eta exekutiboa da, proiektu teknologiko eta berritzaileak eraikitzen ari direnei euren kudeaketa, lidergoa eta ikuspegi estrategikoa sendotzen laguntzeko.
Biko filosofia bereizgarriarekin:
GA – Garatu Adituekin
→ Profesional adituekin haztea, taldeko prestakuntza saioen bidez.
RE – Red para Emprender
→ Komunitatean egitea, beste ekintzaile batzuekin konektatuz eta Arabako ekosisteman sare sendoa eraikiz.
Programaren helburuak
-
Kudeaketa eta erabaki-hartzea indartzea, irizpide eta ikuspegi estrategikoa emanez (GA filosofia).
-
Bai startup aktiboei bai balidazio-fasean dauden proiektuei laguntzea.
-
Lidergoa eta pertsonen kudeaketa garatzea.
-
Prestakuntza praktikoa eskaintzea, adituekin eta benetako kasuekin.
-
Proiektuaren bideragarritasuna eta lehiakortasuna bultzatzea.
-
Komunitatea eraikitzea (RE filosofia).
10 saio zure proiektua eraldatzeko
Ibilbide osoa, honako eremuetan sakonduz: estrategia, lidergoa, kultura, B2B salmentak, marka, UX, eragiketak, finantzak, inbertsioa, alderdi legalak, komunikazioa…
Ikasten eta egiten den programa bat, zure erabakiak adituekin kontrastatzeko aukera ematen duena.
BAGAREk lagunduko dizu merkatura prestatuago iristen: irizpide gehiagorekin, ikuspegi argiagoarekin eta indar handiagoarekin.
BIC Arabaren apustua da Arabako enpresa sortzaile berriak bultzatzeko eta lurraldeko ekintzaile-komunitatea sendotzeko.
EGUTEGIA – Saioen taula
| **Data | Hasiera | Amaiera | Gaia | Hizlaria | Enpresa | Edukiak** |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 13/01/2026 | 15:00 | 16:45 | Ekosistema ekintzailea | Sergio González | Innobide | Ekintzailetza-ekosistemaren aurkezpena eta ikuspegia |
| 13/01/2026 | 17:15 | 19:00 | Estrategia eta negozio-ereduak | Sergio González | Innobide | Estrategiaren eta negozio-ereduen oinarriak |
| 15/01/2026 | 15:00 | 16:45 | Lidergoa | Javier Ruíz | — | Aldaketako inguruneetan lidergo-gaitasunak |
| 15/01/2026 | 17:15 | 19:00 | Kultura eta pertsonak | Eneritz Zubizarreta | Izertis | Kultura antolatzailea eta talentua startupetan |
| 20/01/2026 | 15:00 | 16:45 | B2B salmentak | Ibon Iribarren | Linq | Salmenta-teknikak eta B2B estrategiak |
| 20/01/2026 | 17:15 | 19:00 | UX | Aroa García | Innobide | Erabiltzaile-arreta duten esperientzien diseinua |
| 22/01/2026 | 15:00 | 16:45 | Marka | Juanjo Brizuela | Equiliqua | Produktua markatik nola enfokatu |
| 22/01/2026 | 17:15 | 19:00 | IA marketinean | Miren Agirregomezkorta | — | Marketinerako IAren erabilera praktikoa |
| 27/01/2026 | 15:00 | 16:45 | Berrikuntza irekia korporazioekin | tbc | — | Elkarlan-prozesuak eta open innovation |
| 27/01/2026 | 17:15 | 19:00 | Govtech | Idoia Ortíz de Artiñano | Gobe Studio | Startupak + Administrazio Publikoa |
| 29/01/2026 | 15:00 | 16:45 | Jabetza industriala | Sergio Larreina | Isern | Patenteak, markak eta erabilgarritasun-ereduak |
| 29/01/2026 | 17:15 | 19:00 | CE Markaketa | Eider Fortea | Device Sistemas | CE araudia eta betetze-prozesuak |
| 02/02/2026 | 15:00 | 16:45 | Kudeaketa finantzarioa | Unai Manso | Innobide | Startupetarako oinarri ekonomiko-finantzarioak |
| 02/02/2026 | 17:15 | 19:00 | Planifikazio finantzarioa | Unai Manso | Innobide | Proiekzioak eta unit economics |
| 04/02/2026 | 15:00 | 16:45 | Balorazioa eta finantzaketa | Naiara Pineda | Finbox | Balorazio-irizpideak eta finantzaketa-aukerak |
| 04/02/2026 | 17:15 | 19:00 | Inbertsioa | Josetxu Silgo | Metxa | Nola lortu inbertsioa (BA & VC) |
| 09/02/2026 | 15:00 | 16:45 | Bazkideen hitzarmena | Mikel Mendiola | Lawesome | Term sheet-ak eta gobernantza korporatiboa |
| 09/02/2026 | 17:15 | 19:00 | Inbertsore–ekintzaile harremana | Guillermo Arregui | Radar Ventures | Harremanaren gakoak eta itxaropenak |
| 11/02/2026 | 15:00 | 16:45 | Talentu-kudeaketa | Óscar Cernada | — | Pertsonen kudeaketa eta barne-komunikazioa |
| 11/02/2026 | 17:15 | 19:00 | Pitching & Storytelling | Cristina Juesas | — | Komunikazio eta aurkezpen-teknikak |
👉 Argi eta sendo aurreratu nahi baduzu, adituekin ikasi eta lurraldeko beste proiektu batzuekin konektatu, hau da zure tokia.
📩 Izen-emateak: https://forms.gle/8exYp4jwkQoTGatN7
👉🏼 Izena emateko azken eguna: Abenduaren 12









