Finantzaziorako laguntzak

Hazitek

Irekita

I+G+b-rako laguntza

500.000 eurora arte

Onuradunak
ETE edo enpresa handia, merkaturagarri den ezagutza sortu edo erabiltzeko orientazioarekin.

Helburua

I+G proiektuak egiten laguntzea, Zientzia eta Teknologia oinarriko enpresak jaurtitzen laguntzekoak.

Onuradunak

Hiru laguntzza-lerrotan banatzen da, proieltu eraldatzaileak, proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat.

Proiektu eraldatzaileak Ikerketa industrialeko proiektuak, garapen esperimentaleko proiektuak eta saiakuntza eta esperimentazio eraldatzaileko azpiegiturak eskuratzea, izaera eraldatzailea dutenak eta bereizgarritzat eta bakartzat jotzen direnak beren ezaugarri eta berezitasunengatik, Euskadi 2030 Industria Planeko lehentasun estrategikoekin lerrokatuak, eta IRABAZI eta HAZI sektore estrategikoen lehiakortasuna eta EAE industria-potentzia berritzaile gisa duen irudia hobetzea dakartenak

Proiektu estrategikoak: Ikerketa industrialeko edo garapen esperimental estrategikoko proiektuak, Euskadi 2030 Industria Planean estrategikotzat ezarritako sektoreetan kokatuak, Ikerketa eta Garapen Teknologiko eta Berrikuntzan lankidetza publiko-pribatua sustatzen dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian trakzio-eragina izan dezaten, ETEen esku-hartzea eta Horizonte Europa Programarako sarbidea erraztuz.

Proiektu lehiakorrak: Industria-ikerketako edo garapen esperimentaleko proiektuak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko.

Zenbatekoa

Proiektu eraldatzaileak

  • Aurrekontu osoa: 20M € gutxienez.
  • Aurrekontua parte-hartzaile bakoitzeko: 250.000 € gutxienez
  • Gehieneko iraupena: 3 urte.
  • Izaera eraldatzaileko proiektuak, beren ezaugarriengatik bereizgarritzat eta berezitzat jotzen direnak, Industria-Euskadi 2030 Planaren lehentasun estrategikoekin lerrokatuta daudenak.
  • Euskadin eragin estruktural eta sistemiko handia duen lidergo industrialean oinarritutako eta Europako autonomia estrategikoari laguntzen dioten proiektuak.
  • Berrikuntza maila handia, bere eremuko ezagutzaren edo teknologiaren egungo egoerari dagokionez. Gutxienez, 3 enpresak garatu dituzte, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileekin eta Klusterren Erakunde Dinamizatzaileekin lankidetzan

Proiektu estrategikoak:

  • Aurrekontu osoa: 4M € gutxienez.
  • Gehieneko iraupena: 3 urte.
  • Industria – Euskadi 2030 Planeko sektore estrategikoetan txertatutako izaera estrategikoko proiektuak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian trakzio-eragina duten proiektuak, ETE-en esku-hartzea eta Horizon Europe programan sartzea errazten dutenak.
  • Gutxienez hiru enpresaren eta ZTBESko eragileen arteko lankidetza-ikerketa, azpikontratatu gisa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

a) Industria-ikerketako proiektuen aurreko bideragarritasun-azterketak.
b) Industriako ikerketa-proiektuak.
c) Lehiatu aurretiko garapen esperimentaleko proiektuen
aurreko bideragarritasun-azterketak.
d) Garapen esperimentaleko proiektuak

Proiektu lehiakorrak

  • Aurrekontu osoa: 100.000 € gutxienez urtean
  • Aurrekontua parte-hartzaile bakoitzeko: 50.000 € gutxienez urtean
  • Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko I+Gko jarduerak.
  • Bi erakunderen edo gehiagoren artean elkarlanean edo banaka garatutako I+G arloko proiektuak.

Eskaera epea

Irekita 2026ko otsailaren 27ra arte

Araudia

https://www.spri.eus/laguntzak/hazitek/

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea