
BAGARE abian da, enpresa emergenteak bultzatzen dituen ekintzailetza programa
Joan den urtarrilaren 13an, asteartean, BAGARE programari hasiera eman genion; BIC Arabak Arabako enpresa emergenteak bultzatzeko martxan jarri duen programa berriari.
Lehen edizio honetan 20 proiektu baino gehiago ditugu, askotariko arloetan garatzen ari direnak: osasun-softwarea, AAan oinarritutako teknologia berriak, bideojokoak, automatizazio-soluzioak, besteak beste.
Aurrean 9 jardunaldi ditugu honako gai hauek lantzeko:
-
Lidergoa
-
Pertsonen kultura
-
UX
-
Marka
-
AA marketinean
-
Berrikuntza irekia enpresa handiekin (corporate-ekin)
-
Govtech
-
Jabetza industriala
-
CE markaketa
-
Balorazioa eta finantzaketa
-
Finantza-kudeaketa eta plangintza
-
B2B salmentak
-
Inbertsioa
-
Bazkideen ituna
-
Inbertitzaile-ekintzaile harremana
-
Talentuaren kudeaketa
-
Pitching & Storytelling
BAGARE
Programak honako hauek uztartzen ditu:
🔸 GA – Garatu Adituekin: adituen gidaritza eta prestakuntza aplikatua
🔸 RE – Red para Emprender: komunitatea, konexioak eta elkarlaneko ikaskuntza
Prestakuntza-ibilbide intentsiboa, parte-hartzaile bakoitzaren garapen indibiduala osatzeko pentsatua.
Saio taldekoak eta tailer praktikoak, sektore ezberdinetan esperientzia handia duten profesionalek gidatuak.
Programa hau Arabako ekimen ekintzaileek lehiakortasuna eta bideragarritasuna handitzeko bokazioarekin sortu da, merkatura iristean ideia berritzaileak ez ezik, garapen jasangarrirako oinarri sendoak ere izan ditzaten.
Informazio gehiago hemen: https://bagare.eus/

PARTEKATU






