Ekitaldiak kargatzen

Jardunaldi informatibo hau BME Growth-ek aurkeztuko du, hazkunde-prozesuan dauden ETEei kapitalezko merkatuetara sartzeko aukera ematen dien plataforma.

BME Growth sektore orotako enpresentzat zuzendutako merkatua da, nahiz eta presentzia handiagoa izan teknologia, bioteknologia eta osasuna, ingeniaritza, telekomunikazioak eta berriztagarrien arloetan diharduten konpainiek.

Horrez gain, BME Scaleup ere ezagutzeko aukera izango dugu, malguagoa den segmentu berri bat, arau eta kostu egokituak dituena gazteagoak diren, garapen goiztiarreko fasean dauden, baina negozio-eredu frogatu eta eskalagarriak dituzten edozein sektoretako enpresentzat.

Merkatu horietara irteteko aurretiazko “entrenamendu” fasea Merkatu Aurreko Ingurunea (EpM) da, eta hori ere azalduko da saioan.

Data: azaroak 27 osteguna
Ordua: 11:30tik 13:00ra
Tokia: 116 Aretoa BIC Araba Eraikina

Hizlariak:

Jesús González, BME Growth-eko Zuzendari Kudeatzailea

Ander Muelas, CEO Endurance Motive

Izen-ematerako esteka

Xehetasunak

Data:
27 Azaroa
Ordua:
11:30 - 13:00
Ekitaldi kategoria:
Webgunea:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScCUQ9QZK2tnSUIXr7YUD6yjMqTErq86JVctn4ORuT9F_NCEw/viewform

Egoitza

BIC Araba

Antolatzaile

BIC Araba