2025, Iraila 16

Atzerako kontaketa Basquerville Jaialdiaren III. Ediziorako

Basquerville Jaialdia, enpresa-berrikuntza diseinuaren eta teknologiaren bidez bultzatzeko ekitaldi profesionala, SPRI Enpresa Digitala eta BIC Arabak antolatuta, eta EIDE (Euskal Diseinuaren Elkartea) eta DIGAren (Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkartea) lankidetzarekin, berriro egingo da urriaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizen.

Ekitaldi honek berrikuntza, sormena eta etorkizuneko joerak batzen ditu, diseinu eta garapeneko profesionalentzako ez ezik, teknologiaren zaleentzako ere topagune bihurtuz. Hirugarren edizio honetan, programazioak hitzaldiak, tailerrak eta tokiko, estatuko nahiz nazioarteko diseinu eta sormeneko profesionalen beste jarduera batzuk barne hartzen ditu.

Araba Enpresa Digitalak bultzatutako jaialdi honek erreferente gisa egin du bere lekua, eta espazio anitz gisa sendotu da, non teknologia, diseinu grafikoa, ikus-entzunezko komunikazioa, berrikuntza, artea eta prozesu kolaboratiboak bat egiten duten.

AGENDA

URRIAK 9 OSTEGUNA

10:00 Workshop PROYECTO HEMEN (Másbarro)
16:00 Workshop KONFIRMATZEKE
18:30 HARROBY (by Begihandi)
  • Arrate García-Ardanaz
  • Nerea Beunza
  • Ainara Urquijo
  • Josu Larrea
  • Julen Beloki
  • MESA REDONDA

URRIAK 10 OSTIRALA

10:30 Akreditazioa
11:00 Ongietorria
11:10 Codea Studio
12:00 Atsedena / Networkinga
12:30 Silencio
13:25 Domestic Data Streamers
14:15 Bazkaltzeko atsedena
16:15 Proyecto Hemen
17:10 Ingrid Picanyol
18:00 Sariak
18:10 Johanna Jaskowska

URRIAK 11 LARUNBATA

10:30 Akreditazioa
11:00 Ongietorria
11:10 Eva Sánchez Clemente
12:00 Atsedena / Networkinga
12:30 Itziar Garaluze
13:25 Vera Van De Seyp
14:15 Bazkaltzeko atsedena
16:15 Arquimaña
17:10 Ferdinand Doblhammer + Lea Karnutsch
18:10 Dumbar
19:30 JAIALAB

BASQUERVILLE-ra joateko hainbat aukera daude: online eros daiteke eguneko sarrera (30 €), bi eguneko hitzaldi-bonua (50 €) edo tailer batean plaza erreserbatu (30 € / tailer).
👉 Erosi hemen

Informazio gehiagorako: https://basquerville.eus/

PARTEKATU