
Finantzaziorako laguntzak
Ekintzaile +
Itzuli beharrik gabeko laguntzak, hazteko ahalmen handia duten enpresa txikien hazkunde azkarra ahalik eta gehien bizkortzeko beharrezkoak diren gastuei laguntzeko
100.000 eurora arte
Onuradunak
EAEn jarduera-zentro bat duten enpresa sortu berriak (2022ko urtarrilaren 1etik aurrera), Enpresa Plana gauzatzeko funtsezko gastuak finantzatu behar dituztenak: talentua duten pertsonak kontratatzea, kanpoko aholkularitza teknikoa, alokairuak, jabetza industriala eta proiektuaren sustapena.

Helburua:
Oinarri hauen xedea da arautzea zer laguntza emango zaien produktu-prozesuari lotutako enpresa-proiektu berritzaile edo teknologia-oinarrikoei, industria-proiektu edo zerbitzu berriei eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektu berriei Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2024an, enpresa abian jartzeko fasean.
Onuradunak
Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den Enpresa Plan bat dutenak edo BIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den oina- rri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, edota produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen edo ezagutzan trinkoa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako. Sortu berriak izatea, hau da, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu (enpresa bioteknologikoen kasuan, 2020ko urtarrilaren 1aren ondoren), eta –derrigorrezkoa izanez gero– Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) inskribatutako enpresak izatea.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak
- Langile berriak kontratatzeko gastuak. Langile berriok, bestalde, ezin dira izan talde sustatzailekoak, zeina proiektuaren garapenarekin lotuta baitago.
- Kanpo-lankidetza eta aholkularitza tekniko adituak, proiektuaren garapenari berariaz lotuak.
- Higiezinen alokairu berrien gastuak, laguntza osorik eskatu ondoren formalizatu eta sortuta- koak.
- Patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk eskatzeko eta mantentzeko gas- tuak, bai eta erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak ere.
- Proiektua sustatzeko eta hedatzeko gastuak.
Eskaera epea
Itxita (Irekita 2025ko uztailaren 29ra arte)
Araudia
Sustatzailea







