60.000€ arte
a) Arabako Lurralde Historikoan egoitza sozial eta fiskala duten enpresa txiki eta ertainak (ETEak), edozein dela ere haien forma juridikoa, Arabako Lurralde Historikoan kokatutako ekoizpen- edo zerbitzu-zentroren bat dutenak, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna dutenak, enpresaren eratze-datatik eskaera aurkezten den egunera arte kontatuta.
b) Arabako ETEen nazioartekotze-prozesuan laguntzeko proiektuak gidatzen dituzten erakunde traktoreak. Erakunde traktoreek Arabako Lurralde Historikoan egoitza sozial eta fiskala izan beharko dute; salbuespen gisa, Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko eragileentzat nahikoa izango da Arabako Lurralde Historikoan ekoizpen- edo zerbitzu-zentro bat izatea.
Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze prozesuetan lankidetza sustatzera bideratutako proiektu eta/edo ekintzetarako laguntza, baita Arabako enpresen arteko lankidetza ere, elkarrekin nazioarteko hedapenerako, diru-laguntza lehiakorrak emanez.
Diru-laguntzaren gehienezko mugak hauek dira:
a) ETEak Lankidetzan
b) Entitate eragileak
Itxiera (2024ko ekainaren 20ra arte irekita)
bicaraba@bicaraba.eus
945298282