EKIMENAK

Inizia Arabacampus

Deskribapena

INIZIA Arabacampus programak ekintzailetza arabako unibertsitate esparruan sustatzeko eta bermatzeko xedea dauka, UPV/EHUk sustatuta BIC Arabaren lankidetzaren bitartez. Bertan pertsona ekintzaileak sustatu, lagundu eta aholkatzea eta oinarri teknologikoa duten enpresak sortzea du helburu. Arabako Campuseko zentzo ezberdinekin harremana duten pertsonei, ikerketa taldeei, ikasleei eta irakasle ikertzaileei zuzenduta dago.

Informazio osoa: www.ehu.eus/inizia

empresariales

empresariales

INIZIA Programa:

Egitekoa:
• UPV/EHUko unibertsitate erkidegoaren artean espiritu ekintzailea sustatzea.
• Enpresa ekimenak dituzten unibertsitate erkidegoko kideei enpresa horiek sortu eta finkatu arte aholku ematea.
• Enpresa ekimenak lagundu eta espiritu ekintzailea sustatzeko topaketak, hitzaldiak eta prestakuntza ikastaroak antolatzea.
• Enpresa arloan gara daitezkeen ideiak eta ezagutza arloak bilatu eta aztertzea, unibertsitate ingurunetik abiatuta (ikerketa taldeak, ikerketa institutuak, sailak, ikastegiak…).
• Enpresen sorrera eta espiritu ekintzailearen arloari lotutako azterlanak gauzatzea, eta beste eskualde batzuetako esperientziekin alderaketa azterketak egitea.
• Egiten diren lanak zabaltzeko beharrezkoak diren diseinu, material eta dokumentuak lantzea.
• Autonomia, Estatu edo nazioarte mailako ordezkaritza eta lan foroetan, biltzarretan, azoketan, etab… lagundu eta elkarrekin parte hartzea.

Nori zuzenduta dagoen:
• UPV/EHUren Arabako Campuseko ikastegi ezberdinetako irakasle eta ikertzaileei, administrazio eta zerbitzuetako langileei (AZL) eta ikasleei.
• UPV/EHUren Arabako Campuseko ikerketa taldeei.
• UPV/EHUrekin zerikusia duten pertsonei.

Jarduera ildoak:
• Unibertsitate erkidegoa sentsibilizatu, motibatu eta prestatzea
• Enpresa proiektuak hauteman, kudeatu eta garatzea
• Inizia programa ezagutaraztea

Inizia Arabacampus Proiektua