Project Description

CERN2B Challenge 2020
BIDALI ZURE ESKAERA

Zuk jartzen duzu IDEIA
CERNek TEKNOLOGIA jartzen du
Eta guk, 40.000€ martxan jartzeko!

Ineustar-Pioneers Basque Country programa Euskadin negozio-ekimen berritzaile berriak garatzen laguntzen duen programa bat da, gaur egun munduko laborategi handiena den CERNEN, garatutako teknologietan oinarrituta.

#CERN2B challenge ekimenaren bitartez, ideia onenak aukeratuko ditugu bertan parte hartzeko.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
ineustar-pioneers@bicaraba.eus

Ideia irabazleek programan parte hartzea lortuko dute SARI GISA, eta honako hauek jasoko dituzte:

  • CERN eta Ineustar erakundeen laguntza teknologikoa.

  • BIC Arabako enpresa-aholkularitza.

  • 40.000 € proiektua martxan jartzeko.

CERNek zure ideia bultzatzeko eskura jar ditzakeen teknologiak kontsulta ditzakezu. Ez baduzu argi zeintzuk izan daitezkeen baliagarriak zure ideiarako, aholkua emango dizugu.

CERN TEKNOLOGIAK IKUSI

URRATSAK

1

ESKAERA

Azken eguna: 2020/06/30

Eskaera erraza zure ideiaren laburpena azaldu eta zure ustez ideia hori gauzatzen edo bizkortzen lagundu dezaketen CERN teknologiak aipatu.

Ideiarik onenak hurrengo urratserako aukeratuak izango dira.

2

NEGOZIO PLANA

Azken eguna: 2020/07/22

Hemen gure aholkularitza negozio-plana egiteko/ hobetzeko jasoko duzu eta haren zirriborroa aurkeztu ahal izango duzu.

Onenak hurrengo urratserako aukeratuak izango dira.

3

ELEVATOR PITCH

Uztaileko azken astea

Finalistek Elevator Pitch bidez aurkeztu ahal izango diote euren proiektua epaimahaiari.

Irabazleak programan sartuko dira.

EPAIMAHAIA