2016, Ekaina 3

Mizar Additive Manufacturingek gehitze-fabrikazioko Berrikuntzaren Saria lortu du 2016ko Makina-erremintaren Biurtekoan (BIEMH)

Makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak, Makina-erremintak Fabrikatzaileen Elkartearen, AFMren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez, 2016ko Berrikuntza Sariak eman dizkiete Ibarmia, Mizar Additive Manufacturing, DG Digital enpresei. Horrez gain, Zayer enpresak aipamen berezia lortu du.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen Saileko diputatuak, Imanol Pradalesek; AFMko presidenteak, Antxon Lopez Usozek; CDTIko Sustapen eta Lankidetzako zuzendariak, Andrés Zabarak, eta Bilbao Exhibition Centre-eko zuzendari nagusiak, Xabien Basañezek, sariak banatu dituzte. Edizio honetan, berritasun garrantzitsu bat izan dute, bi kategoria sortu dira: bat, gehitze-fabrikazioari dagokionez, eta beste bat fabrikazio aurreratuko sistemetan 4.0 kontzeptuak sartzeari dagokionez, makina-erremintaren sisteman zenbait erreminta osagarri gehitzeko.

Zehazki, makina-erremintako, osagaietako, osagarrietako eta erremintako berrikuntzaren Saria Ibarmia enpresarentzat izan da, bere zentro mekanizatu unibertsalagatik (mahaiak, zutabe mugikorra eta urkila-burua ditu). Epaimahaiak, makinaren diseinu osoa baloratu du, eta zenbait alderdi formal gaineratu ditu, esaterako, ergonomia eta nortasun korporatiboa.

Gehitze- edo 3D fabrikazioko Berrikuntzaren saria BIC Araban kokatzen den Mizar Additive Manufacturing enpresak irabazi du, hezur-konponketa plaka pertsonalizatua sortzeko metodo aplikatua dela-eta, gaixoaren anatomiari guztiz egokitzen dena.
4.0 kontzeptuak fabrikazio aurreratuko sistemetan integratu eta horren Berrikuntza Saria DG Digital enpresarentzat izan da: hiru mailetako konektibitatea integratzen duen 4.0 proiektu bat da (makina, prozesua eta fabrika).

Epaimahaiak, gainera, Zayer enpresari aipamen berezia egitea erabaki du, Arion zentro mekanizatuagatik, non 4.0 kontzeptuak integratu dituen.
Amaitzeko, Berrikuntzarako Sarien antolatzaileek, makina-erremintako sektorearekin lotura duen ikasketa amaierako proiektu onenerako AFM-SIF saria eman zioten Francisco Javier Llonini, ondoko gaiaren inguruan egin duen lanagatik: “Laminated Object Manufacturing aplikazioaren bidez elektro-higadura fabrikaturako grafitoko tresna”.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU