2012, Matxoa 8

Martxoa ekintzez betea hasi da Arabako Yuzz guneko partaideentzat!!

Arabako Yuzz gunean mota askotako ekintzak burutzen dira, beraien artean adituak joaten dira Yuzz-eko partaideei aholkuak emateko asmoz.Pasaden astean José Rodriguez izan zuten beraiekin, FitnessDigital enpresako lankidea, bertan online merkataritzaren bidez fitnessarekin harremana duten produktuak saltzen dituztelarik.

Josek enpresan eman zituen lehen urratsak azaldu zizkien, zeintzuk bere helburu eta ilusioak eta denbora pasa ahala nola izan den FitnessDigitalaren hazkunde eta hedapena, bai eskaintzen dituen produktuen hobetzearekin bai produktuak saltzen dituen herrialdeen hedapenarekin.

Eta saioaren amaieran Yuzzeko partaideek aukera izan zuten nahi izan zituzten galdera guztiak egiteko eta merkataritza elektronikoaren arrakastaren gakoak maila guztietan ezagutzeko: maila lokal, estatu mailan zein nazioartean.

Ordea, herenegun Arabako Yuzz gunean izan zuten saioa,Martxoak 6an, oso ezberdina izan zen, oraingo honetan Mathieu Carenzo izan zuten beraien artean, IESEko ekintzailetasun guneko zuzendaria. Eta finantzazio tresnetaz hitz egin zuen.Yuzzeko gazte eta ekintzaileei asko arduratzen zaien gai konplexua. Bertan honako galdera hauen erantzunaz eztabaidatzeko aukera izan zuten:

• Ideia eraginkorrak eta inbertsioa egiteko aukera suertatzen dutenak berdinak al dira?
• Banku baten eta inbertitzaile pribatu baten helburuak berdinak al dira?
• Enpresa baten bazkideen arteko harremanak eta funtzioen banaketak garrantzitsuak al dira?
• Enpresaren hazkunde fase bakoitzerako zeintzuk dira finantziazio iturri egokienak?
• Zer da eta nola jokatzen dute Bussines Angel-ak?

Eta saioari amaiera emateko Arabako Yuzz partaideek galderak egiteko eta bururatzen zitzaien kezkak plazaratzeko aukera izan zuten.

Guzti honegatik eskerrak eman nahi dizkiegu Jose eta Mathieuri beraiei esker Yuzz gunea eta bertako partaideak hazi eta aberasten dituztelako.

Ea Martxorako prestatuta dauden saioak hauek bezain interesgarriak diren!

PARTEKATU