Matxoa 4, 2021

KILKER: bideaz gozatzeko scooter elektrikoa

Kilker, behin betiko patinete elektrikoa, teknologia, jasangarritasuna, diseinua eta kalitate goreneko materialak uztartzen dituena. Bi eredu berri plazaratu ditu ofizialki, Kickstarter plataformaren bidez egindako crowdfounding kanpaina batean.

XXI. mendeko erronkei erantzungo dien mugikortasun-kontzeptu bat sortu nahi du enpresa arabarrak, honako arlo hauetan: mugikortasuna, kutsadura, trafiko-pilaketak, jasangarritasuna, zaharkitze programatua eta iraunkortasuna. Ildo horretatik, maila goreneko scooter elektriko bat eskaintzen du, bere kategoriako produktu gehienekin parekaezina dena.

Bi eredu desberdin atera dituzte: Zero (hiriko eredua) eta Mendi (mendirako eredua).
E-scooter-ak eskuz eginda daude, kalitate oneneko materialak eta osagaiak erabilita: aluminiozko edo karbono-altzairuzko koadroa, pago-egurra, Shimano disko-balaztak, aluminiozko urkila, 16”-ko Schwalbe pneumatikoak… Konbinazio horrek erosotasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzen ditu, diseinua arriskuan jarri gabe.

Hasiera-hasieratik, Kilkerrek aldaketa positibo bat sustatzeko konpromisoa hartu du, ikuspegi jasangarri batetik abiatuta patinete elektrikoak sortuz, zaharkitze programatuaren aurka eginez eta bizitza baliagarria luzatuz.

Gure Kilkerrak merkatuko patineteekin alderatzen ditugunean, alde handia dagoela ikusten dugu.

Fabrikazio arduratsua
Iraunkortasun handiagoa
Konpongarria (osagai estandarrak)
Europar Batasunean fabrikatua
Egonkorragoa (gurpil handia, plataforma luzea)
Seguruagoa (gurpil handia, diametro handiko balazta bikoitza)
Pisu gutxiago (gurpil tamaina bera duten lehiakideen aldean)
Erosoagoa: eskuleku egokigarria, plataforma handia eta sentsazio ona balaztatzerakoan.

Bisita ezazu Kilkerren Kickstarter webgunea, Kilker Mobility-ri buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta patinete elektrikoak erreserbatzeko.

 https://www.kickstarter.com/projects/kilkermobility/kilker-electric-scooter?ref=evullv

Galderarik edo elkarrizketa-eskaerarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: info@kilkermobility.com

Produktuaren ezaugarriak:

  • 50 km-ko autonomía
  • 2,5 orduko karga azkarra
  • 16”-ko gurpilak, gidatze leuna izateko
  • Disko hidraulikoko Shimano balazta bikoitza
  • 600W-ko gehieneko potentzia duen motorra
  • 5 kg-ko pisua
  • 150 kg-ko gehieneko pisua
  • Urarekiko erresistentea
  • Aluminiozko txasisa (Zero) / karbono-altzairua (Mendi)
  • Zulatzeen aurkako pneumatikoak
  • Eskulekuaren altuera egokigarria
  • 5 abiadura modu

 

PARTEKATU