2015, Urria 20

INIZIA ekintzaile sariaren V. edizioa

Dagoeneko argitaratu da INIZIA sarien V. edizioko deialdia, zein Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko INIZIA programan kokatzen den (UPV/EHUk sustatua Arabako Eraberrikuntza-Industrialdearekin elkarlanean). Deialdi honen bidez, enpresa ekimen berritzaileak edo ideia nahiz enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikokoak dakartzaten proiektuak saritu nahi dira.

Helburuak:

– Enpresa baten sorrera ekar dezaketen proiektuak sustatzea.
– Unibertsitate komunitatearen artean enpresa kultura laguntzea eta zabaltzea.
– Unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen ahalmen berritzailea baliatzea.
– Lan arloan sartzeko formula berriak bideratzea, garrantzitsuak baitira enpresen sarea dinamizatzeko eta berritzeko.
– Arabako nekazaritzako elikagaien sektorearen barruan ekimena indartzea.

Sariak:

– 1. saria 4.000 euros
– 2. saria 2.000 euros

Horrez gain, 1.000 euroko bi accesit eman ahal izango dira.

Deialdiaren informazioa

PARTEKATU