2025, Martxoa 10

Horrela izan da Arabako ordezkaritza 4YFN 2025 ekitaldian.

Euskadi, teknologia eta berrikuntzaren erreferente Mobile World Congress 2025ean

Euskadik herrialde teknologiko eta berritzaile gisa aurkeztu du bere burua Mobile World Congress 2025 ekitaldian, martxoaren 3tik 6ra Bartzelonan ospatzen den teknologia eta konektibitatearen topagune globalean. Euskadi – Basque Country stand-a, Four Years From Now (4YFN) 2025 ekosistema startup-en gunean kokatua, “Innovation Land” lelopean antolatu da, Euskadiko 16 startup berritzaileen gaitasun teknologikoak aurkezteko.

Euskadiren parte-hartzea Eusko Jaurlaritzak, Grupo Spri Enpresa Garapenerako Agentziaren eta Foru Aldundien bidez sustatu du, eta ekosistema berritzaile, teknologiko eta ekintzailea erakustea du helburu. Bertan, Clean Energy & Sustainability, Health Tech, Sportstech eta Intelligent Industry bezalako sektoreetan irtenbide disruptibo berriak aurkezten ari dira.

Euskadiren ordezkaritza instituzionala

Euskadiko ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, Jaione Ganzarain-ek, gidatzen du. Berarekin batera daude:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatua, Ainara Basurko
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatua, Ane Insausti
  • Arabako Foru Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Berrikuntza zuzendaria, Ander Larrinaga

Eusko Jaurlaritzaren izenean baitaude:

  • Ane Miren de Ariño, Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendaria
  • Elixabete García, Eraldaketa Digitaleko zuzendaria
  • Alberto Fernández, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria

Era berean, bertan dira:

  • Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria
  • Koldo Peciña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia
  • Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Lehiakortasuneko zuzendari nagusia

4YFN 2025ean parte hartzen duten 16 startup euskaldunak

Euskadi – Basque Country stand-aren barruan, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 16 startup-ek sektore ezberdinetan beren soluzio berritzaileak aurkezten dituzte, hala nola energia, osasuna, hezkuntza eta industria.

Arabako startup-en artean honako hauek nabarmentzen dira:

🔹 Psifiacos: Elikadura-portaeraren nahasmenduak dituzten pertsonak detektatu eta jarraipena egiteko softwarea garatu duen startup arabatarra.
🔹 Novaut: Industria-osagaien eta ordezko piezen merkatu espezializatua sortu duen Arabako enpresa.
🔹 Naiz Band: Kirolarientzat sare sozial bat garatu duen Arabako startup-a.
🔹 Amazinglers: Gazte talentuak lan-merkatuan sartzeko plataforma garatu duen startup arabatarra.
🔹 Seaquenz: Aire eta energia eolikoaren sektorerako produktu elektrikoak garatzen dituen startup-a.
🔹 Kimaiwi Digital Innovations: Turismo-sektorerako online irtenbideak garatzen dituen enpresa.

Horrez gain, startup hauetako batzuk Euskadi stand-ean egoteaz gain, aurkezpenak egin dituzte publiko zabal baten aurrean, sinergia berriak sortzeko, inbertsioa eskuratzeko eta kontaktu-sarea zabaltzeko helburuarekin.

PARTEKATU