2022, Abuztua 26

Gasteizko F2P Campus ekimenak doako taillerrak antolatzen ditu, gazteenen artean bideojokoen garapena sustatzeko

Games Academy irailaren 1ean, 2an eta 3an garatuko da EUNEIZ unibertsitateko egoitzan, eta aldez aurretik izena eman behar da, hemen: apply@f2pcampus.com

Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta EUNEIZ Unibertsitateak F2P Campus free-to-play bideojokoen (jokatzeko ordaindu beharra eskatzen ez dutenen) ekimena bultzatzen dute, eta hirugarren edizio honetan doako tailer batzuk antolatuko dira iraileko lehen egunetan, 14 urtetik gorako publiko guztientzat.

Games Academy izeneko ekimen hori azken hilabeteotan garatu da dagoeneko Amurrion, Laudion eta baita Gasteizen ere, eta gazteen artean bideojokoen sorkuntza ezagutzera ematea du helburu, irtenbide profesional baten modura. Parte hartzeko ez da beharrezkoa eremu horretan aldez aurreko esperientzia izatea, Euskadin bideojokoaren industria bultzatzea eta gazteenen artean bokazio berriak sortzea bilatzen delako batik bat.

Bideojokoen garapenaren mundura erraz hurbiltzeko aukera emango dute topaketek, Unity erreminta profesionala erabiliz. Parte-hartzaileek beren lehen mailak, mekanikak eta menuak sortzeko aukera izango dute oso tresna bisualak erabiliz, eta horrela sektore horrekin lehen harremana ezartzeko aukera izango dute, bideojoko bat zerotik egiteko aukera izanik. Tailerrak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman beharko da hemen: apply@f2pcampus.com, parte- hartzailearen izena eta adina zehaztuta, eta nahiago dituen egunak ere adierazita.

Fernando Ruíz Calderón jaunak emango du prestakuntza, bideojokoetan 22 urtetik gorako esperientzia duen profesionala eta Evil Zeppelin bideojoko-garatzaile gasteiztarraren arte-saileko burua.

Datu praktikoak

  • Egunak: Irailaren 1a, 2a eta 3a (edukia berdina da hiru egunetarako) Ordutegia: 00:90etatik 13:00etara
  • Lekua: EUNEIZ Unibertsitatea. Biosfera ibilbidea 6. Vitoria-Gasteiz. Betekizunak: 14 urtetik gorakoentzat.
  • Prezioa: Doan
  • Informazio gehiago nahi izanez gero: https://www.f2pcampus.com/games-academy 

PARTEKATU