
Games Academy-k Unity eta Roblox tailer batzuk antolatzen ditu, aurretik ezagutzarik izan gabe zure bideojokoa sortu ahal izateko.
BIC Arabak, EUNEIZekin elkarlanean, beste urte batez Games Academy tailerrak martxan jarri ditu, 12 urtetik gorako gazteei bideojokoen garapena hurbiltzeko helburuarekin. Ekimen honek gaming sektorean talentua sustatzea eta industriaren lehen hurbilketa bat eskaintzea du xede.
Tailerrak edozein pertsonarentzat diseinatuta daude, aurretik esperientziarik izan gabe ere, bideojokoen diseinu eta sorkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko. Saio praktikoen bidez, parte-hartzaileek diziplina honetan lehen urratsak emateko beharrezko trebetasunak eskuratuko dituzte.
Jarduerak hainbat kokaleku estrategikotan egingo dira, besteak beste:EUNEIZ, Saregune, Gazte Gaming, Amurrio Bidean, Euskal Encounter edo Kuartango Lab, besteak beste. Espazio hauek ingurune dinamiko eta kolaboratiboa eskainiko dute, parte-hartzaileek tresna eta teknika berritzaileekin esperimentatu ahal izateko.
Ekimen hau bideojokoen garapen mundua ezagutzeko, gaming sektoreko beste zaleekin konektatzeko eta merkatu hazkor honetan etorkizuneko aukerak esploratzeko aukera paregabea da.
Tailerrak doakoak dira, baina aurretik izena ematea beharrezkoa da. Games Academy webgunean izena ematerakoan, parte-hartzaileek beren izena eta adina adierazi beharko dute.
Parte hartu nahi dutenek ez dute aurretik ezagutzarik izan behar.
PARTEKATU