Ekitaldiak kargatzen

Robotak gure industrian aspalditik laguntzen diguten sistema ziberfisikoak dira, baina gero eta hurbilago ditugu gure espazio publikoetan, ospitaleetan edo gure etxeetan.

Urteetan zehar, robot-manufakturen industriak gutxietsi egin du mota horretako sistemetan zibersegurtasunak duen garrantzia, baina interkonektibitatearen hazkundeak, IoT-en paradigmak, 4 industriak eta 5Gak paradigmaren aldaketa bultzatu dute. Mota horretako sistemek gero eta arrisku handiagoa dute asmo maltzurreko zibererasotzaileen aurrean, eta isolamendu bidezko segurtasuna erabat zaharkituta dago.

Sarritan, sistema robotikoen zibersegurtasun akatsek, makina horiek parte hartzen duten prozesu robotizatua eta datuak arriskuan jartzeaz gain, lan egiten duten ingurunearen segurtasun fisikoa arriskuan jar dezakete oso, eta, beraz, horiek babesteko neurri espezifikoak ezarri behar dira.

 

Jardunaldi honetan, roboten zibersegurtasunaren alderdi garrantzitsuenak, beste domeinu batzuetako zibersegurtasunarekiko desberdintasun eta antzekotasunak eta benetako arrakasta-kasuak ezagutuko ditugu. Ondoren, zibererasotzailez “mozorrotuko” gara robot horietako bati erasotzen saiatzeko eta ziberbabeserako hainbat irtenbidek nola funtzionatzen duten jakiteko.

 

Programa

  • Zer da zibersegurtasuna robotetan eta Alias Robotics
  • Roboten zibersegurtasunerako aplikazioak eta benetako arrakasta-kasuak
  • Erasotzailearen pentsamoldea. Zergatik babestu behar ditugu robotak?
  • Nola babestu zibererasoetatik.
  • Robot industrialen babesa RIS erabiliz (demo laburra).

 

Nori dago zuzenduta

Kudeatzaileak, produkzio-zuzendariak, zibersegurtasuneko arduradunak eta robotetako zibersegurtasuna aplikatzeko interesa duten teknikariak.

 

Hizlariak

Endika Gil Uriarte, CEO Alias Robotics. Zientzialari eta ikertzaile arloko prestakuntza du eta nazioarteko estandarrak garatzen laguntzen du.
Unai Ayucar Carbajo, CTO Alias Robotics. Prestakuntzako telekomunikazioetako ingeniaria, robotikan eta zibersegurtasunean aditua.

Xehetasunak

Data:
Abendua 2
Ordua:
10:00 - 12:00
Ekitaldi Category:
Webgunea:
https://enpresadigitala.spri.eus/eu/zibersegurtasuna-sistema-robotikoetan/

Egoitza

online

Antolatzaile

Araba Enpresa Digitala