Ekitaldiak kargatzen

2.0 webgunea agertu zenetik, erakunde guztiek, modu kontzientean edo ez, teknologia berriak beren barne komunikazioan, hornitzaileekiko komunikazioan nahiz publikoarekiko komunikazioan erabiltzeko aukera planteatu dute.

Eta erabaki horretan oinarrituta, batzuek teknologia berriak integratzea erabaki dute, eta beste batzuek ez ikusiarena egitea. Baina, askotan, zalantza sortzen da bi aukeretako edozein azterketa serio batean oinarrituta ote dagoen edo, aitzitik, erabaki hori “modaren” ondorio izan ote den edo modari jarraitu nahi ez izatearen eta sare sozialetan egon nahi ez izatearen ondorio.

Gaur egun gutxi dira webgunerik ez duten erakundeak, eta asko dira dagoeneko sare sozialetan daudenak. Baina nola? Zein estrategiarekin eta zein helbururekin? Komunikazioa, Mix Marketinaren 4 “P”etako bat, asko aldatu da azken urteotan. Baina, funtsean, xede-publikoak ere aldatu egin dituelako erakundeek zer produktu eta zerbitzu eskaintzen dituzten jakiteko moduak, baita produktu eta zerbitzu horiei buruzko informazioa bilatzeko eta horiek eskuratzeko moduak ere.

Tailer honen helburua da Sare Sozialen 2.0 Komunikazio Plan bat egitea. Horren bidez, parte-hartzaileek euren erakundera bideratutako planaren puntu guztiak landuko dituzte, horrela, jardunaldia amaitzen denean definituta izan dezaten euren enpresako Sare Sozialen Plana. Ikastaro guztiz praktikoa da, erakunde bakoitzaren 2.0 Komunikazioaren oinarrizko elementuak ezartzeko helburua duena, baina, aldi berean, Community Manager bat izango litzatekeenarekin lotutako ezagutzak eskaintzetik urrun dagoena.

Hortaz, ez gara arituko Facebook, Instagram eta beste sare sozial batzuk erabiltzeko moduari buruz, baizik eta horietako bakoitzean baliatu beharreko estrategiari buruz, Sare Sozialen Planean definituko diren parametroen araberakoa.

 

Programa

  • 2.0. webgunea Zure erakundeak Sarean egon behar al du? 2.0 komunikazioaren abantailak eta desabantailak
  • Estrategiaren garrantzia.
  • Sare Sozialen Plana egitea.

– Posizionamendu komunikatiboa.
– Xedeak definitzea.
– Sare sozialen auditoretza: Erakundearen barne eta kanpo komunikazioaren analisia
eta diagnostikoa. Sareko presentzia monitorizatzeko doako tresnak
(norberarena eta konpetentziarena).
– Posizionamendua bilatzaileetan.
– Komunikatu nahi diren ardatzak (indar ideiak) ezartzea.
– Publikoak identifikatzea.
– 2.0 kanalak aukeratzea (web, blog, sare sozialak eta zeintzuk).
– Emaitzen monitorizazioa eta neurketa. Doako tresnak.
– Plana ebaluatu eta berrikustea.

Xehetasunak

Data:
Iraila 27
Ordua:
09:00 - 13:00
Webgunea:
https://enpresadigitala.spri.eus/eu/sare-sozialen-20-komunikazio-plana/

Antolatzaile

Araba Enpresa Digitala