Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Bideoa marketin digitaleko formatu nagusia da. Bideoak erabiltzen dituen komunikazio estrategiak eraginkorragoak izango dira eta jende gehiagori helduko dira. Baina, gainera, animazioarekin eta After Effects motako efektu propioekin konbinatu ahal izango bazenu? Ikastaroak honako hau eskainiko dizu: Zure bideo ekoizpenak beste maila batera eramatea. Testu bizidunekin, grafikoekin, logo bizidunekin eta efektuekin aberastea. Horrela, azken emaitzaren kalitatea hobeagoa izango da eta ikusleentzako erakargarriagoa izango da.

 

Helburuak

  • After Effects oinarrizko tresnak ezagutzea, bideoak animazio errezekin aberasteko.
  • Premiere eta After Fx arteko workflow onena ikastea.
  • After Fx ezagutzea, ordainpeko txantiloiak egokitzeko.

 

Programa

1. eguna – After effects ezagutu.

  • Panelak eta tresna barra
  • Oinarrizko parametroak eta keyframes
  • Denbora lerroa
  • Fitxategiak inportatu

2. eguna – Animazioekin hasi.

  • Errotuluak egiteko testu bizidunak
  • Maskarak eta aurrekonposizioak.
  • Presets liburutegia eta automatismoak
  • Luma & Matte motak

3. eguna – Flipatu!

  • Trackin eta egonkortzea
  • Bideo eta rotoskopia bidezko integrazioetarako mukia
  • Rotobrush 2
  • Online tresna berriak (runway, cleanup)
  • 3D kamera

4. eguna – AfterFx eta Premiere konbinatu

  • Oinarrizkoa ezagutzea Adobe Premiere erabiltzeko
  • (Taldeko kideen mailaren arabera)
  • Workflow Premiere eta AfterFx arteko proiektuetan lan egiteko.
  • Youtubeko kanalerako sarrera sortu
  • Egokitzeko txantiloiak prestatu

5. eguna – Efektuak

  • Kolorea zuzendu
  • Doikuntza kapak
  • Chroma key
  • After effects jatorrizko efektuak
  • Doako plugins-ak
  • Proiektua paketatzea eta errenderizatzea

 

Baldintzak

Editatzeko oinarrizko ezagutza (Premiere edo editatzeko beste programa batekin). Adobe tresnak (Illustrator edo Photoshop), laguntzazkoak dira.

Nori zuzendua

Motion graphics ikastaroa bideo-editoreentzat. Community managerrei. Marketin sailetako langileei. Ikus entzuneko profesionalei.

 

Hizlaria

Xabi Mendibe. Diseinatzaile grafikoa eta freelance animatzailea da eta zortzi urteko esperientzia du Motion Graphics eremuan. Bere lanak irudiarekin eta bideoarekin animatzeko hainbat teknika uztartzen ditu, betiere diseinu grafikoaren ikuspegitik. Animazio estudioetan eta telebista ekoizleetan lan egin du (Mediapro eta La caña Brothers, besteak beste). xabimendibe.com

Xehetasunak

Data:
Ekaina 27
Ordua:
09:00 - 14:00
Prezioa:
€110
Webgunea:
https://enpresadigitala.spri.eus/eu/motion-graphics-bideo-editoreentzat/

Egoitza

BIC Araba

Antolatzaile

Araba Enpresa Digitala